San Salbador eliza (Vilar de Donas)
San Salbador eliza (Vilar de Donas) | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Way of Saint James in the province of Lugo | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Lugoko probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Palas de Rei |
Galiziako parrokia | Vilar de Donas |
Koordenatuak | 42°53′33″N 7°48′34″W / 42.8925°N 7.809444°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Lugo (en) |
Izena | Jesus Nazaretekoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-760 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000713 |
|
San Salvador eliza Vilar de Donasen dagoen tenplua da (Palas de Rei, Lugo, Galizia). 1931n monumentu historiko-artistiko izendatu zuten.[1]
Jatorrian eliza monastikoa izan zen. Haren sortzailea Arias Pérez de Monterroso izan zen, XII. mendearen erdialdean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpoaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutze latindar formako oinplanoa du, eta burualdean hiru abside erdizirkular. Portada nagusia xake-formako arkuz apainduta dago (1230. urtearen inguruan datatuak). Portada kontrahormen eta teilatu-hegal baten artean kokatzen da. Teilatu-hegalak harburuak ditu. Erlaitzean hiru irudi daude: Birjina gotikoa Haurrarekin, San Migel eta San Bartolome.
Barrualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabe nagusiak bi isuriko egurrezko teilatua dauka, gurutzaduraren iparraldeko besoak bezala; hegoaldeko besoak kanoi-ganga dauka, eta gurutzadurak gurutze-ganga.
Kapera nagusira arku hirukoitz baten bidez iristen da. Joan II.aren garaiko pintura gotikoekin apainduta dago. Gurutzaduraren iparraldeko besoan harrizko baldakin bat eta San Gregorioren meza irudikatzen duen harrizko erretaula bat nabarmentzen dira.
Barruan hilobi hauek daude: Fernán Ares Noguerolena, 1378koa, eta Santiago Pérez de Ulloarena, 1410. urtean hildako Santiagoko Ordenako zaldunarena.
Irudi-galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ataria
-
Absideak
-
Ikuspegi orokorra
-
Hilobiak
-
Margoak
-
Barrualdeko ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1931ko ekainaren 3ko dekretua. Gaceta de Madrid