Edukira joan

Irakurle digital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dušan Kreheľ (bot) (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:57, 15 martxoa 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Elhuyarrek sortutako irakurle digitalaren logoa. Google Chrome edo Mozilla Firefox nabigatzaileen hedapen edo gehigarri bezala instalatzen da. Gero ahots nahiko natural batek pantailan daukagun testua modu automatizatu batean irakurriko digu, testua entzun ahal izateko.

Irakurle digitala, irakurgailu digitala, irakurle automatikoa edo irakurgailu automatikoa irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia eta abar) laguntzeko tresna bat da. Ikasleei irakurtzen lagunduko dien tresna bere irakurketa-idazketa prozesuan, nekeak arinduko dizkion tresna. Beste ikasle askorentzat ere (ikusmen urritasuna dutenentzat, hizkuntzari lotuko nahasmenak dutenentzat, etab.) lagungarria izan daitekeen tresna da. Oro har, testu eta ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko baliagarria izan daitekeen tresna da.

Ikasleek landu behar dituzten testuak lantzeko irakurgailu digital baten bidez entzun ahal izango dituzte. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira automatikoki Interneten atxikitzen den ahots-sintesi sistemari esker.

Elhuyarrek sortutako irakurle digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urteko apiriletik, EAEko hezkuntza sailak,testuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez audio bihurtzeko sistema automatiko doaneko bat eskaintzen du[1], Elhuyarrek garatua[2][3]. Sistema horrek testuari dagokion ahots sintetikoa sortuko dio, tonu eta soinu nahiko naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Elhuyarrek sortutako Irakurle Digitala, izatez, bi tresna dira: Firefox web-nabigatzailerako eta LibreOffice/OpenOffice ofimatika-programarako plugin edo luzapen bana. Luzapen horiek instalatuta, aipatutako bi programetan barra berri bat agertzen da, eta, barra horretan, “play” botoiaren alboan, hizkuntza eta abiadura aukeratzeko bi kutxa. Hizkuntzen artean, euskara, gaztelania eta ingelesa daude aukeran.

Sistema automatiko hori ahalik eta plataforma gehienetan ibili ahal izateko bi hedapen edo gehigarri sortu dira, bata Mozilla Firefox nabigatzaileari gehitzeko eta bestea Google Chrome nabigatzaileari gehitzeko. Gehigarriak erabiltzailearen ordenagailuetako nabigatzaileetan instalatu behar dira, sistema eragilea edozein delarik (Windows, Linux, Mac)...

Elhuyarrek eta Berritzegune Nagusiak eskaintzen duten Irakurle Digitala ez da ohiko banaketa bideen bidez modu irekian banatzen, hau da, ezin da Firefox edo Google Chrome-ren gehigarri edo hedapenen biltegietan bilatu eta instalatu. Irakurle Digital hau eskuratzeko, Berritzegune Nagusiak horretarako prestatu duen galdetegiaren bidez egin behar da. Bertan hainbat datu pribatu sartu ondoren, Irakurle Digitala instalatzeko fitxategiak eta argibideak eskuratzeko aukera zabaltzen da.[1] Irakurle Digitalaren eskuliburuaren 4/42 orrialdean azaltzen da prozedura deseroso honen zergatia.[4]

Irakurle digital horrekin, Webguneetako html testuak eta PDFak irakurtzeko-entzuteko Firefox zein Chrome nabigatzailea erabiliko da. Ofimatikako testuak (doc, docx, odt...) irakurri-entzun ahal izateko aurretik pdf edo edo Testu-tratamenduko programa baten formatura bihurtu beharko dira.

Gontzal Uriarte Gómez irakasle eta informatikariak[5] dislexia eta, oro har, irakurketarako arazoak dituzten ikasleei laguntzeko Katamotz izeneko webgune[6] eta programa multzoa[7] eskaintzen du. Multzo horretan dago Katahots, TTS (Text To Speech), testuak ahots sintetiko baten bidez irakurtzeko aplikazioa.

Katahots aplikazioak Aholab[8] EHUko hizkuntzen teknologiarako laborategiaren teknologia erabiltzen du, software librea da eta Linux eta Windowserako bertsioak ditu.

AhoTTS Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab laborategiak garatutako aplikazioa da. Aholab EHUko Seinaleen Prozesamendurako Laborategiaren izena da. Biometria nahiz Testutik Hizketarako (Text To Speech) sistemak ikertzen diharduen unibertsitateko ikerketa talde honek Bilbon du egoitza. Orotariko diziplinetako ikerlariek dihardute bertan lanean, nagusiki telekomunikazio ingeniariak eta hizkuntzalariak. Bilboko Ingeniaritza Fakultateko Elektronika eta Telekomunikazio Departamentuaren baitan dago laborategia.

Euskararen Zerbitzu Plataformaren TTS tresna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen Zerbitzu Plataforma [9] Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoa 2.0 programaren baitan garaturiko web zerbitzuen plataforma da. Bere barnean hartzen dituen tresnen artean ahots sintesiko TTS aplikazioa[Betiko hautsitako esteka] dago eta bere bitartez .TXT formatuko testu fitxategien audio bertsioak .MP3 formatuan eskuratu daitezke.

Kanpoko aplikazioek tresna hau erabil dezaten bultzatze aldera, API publikoa eta honi atxikitutako dokumentazioa [10] garatzaile eta programatzaileentzat eskuragarri du.

Zerbitzua doakoa da eta berau erabiltzeko zerbitzuaren webgunean erregistratu beharra dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «EAEko Berritzegune Nagusia: Irakurle digitala» berritzegunenagusia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. «Irakurle Digitala | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. «Irakurle Digitala, hezkuntza inklusiborako erreminta | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  4. EAEko Berritzegune Nagusia. (2016). Irakurle Digitala. Eskuliburua.. Berritzegune Nagusia., 4 or..
  5. Gontzal Uriarte Gómez – Katamotz. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  6. (Gaztelaniaz) Katamotz – Hezkuntza bloga - Irakurtzeko aplikazioak. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  7. (Gaztelaniaz) Programa informatikoak – Katamotz. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  8. «Aholab.ehu.eus» aholab.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  9. https://web.archive.org/web/20120510010800/http://www.gipuzkoa2.net/index.php/eu/component/content/article/232
  10. http://ezp.gipuzkoa2.net/modules/api_doc/1.0/tts_eu.html[Betiko hautsitako esteka]

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]