Jacobus Kapteyn
Itxura
Jacobus Cornelius Kapteyn (Barneveld, 1851ko urtarrilaren 19a - Amsterdam, 1922ko ekainaren 18a) herbeheretar astronomoa izan zen. Esne Bideari buruzko ikerketa zabalak egin zituen eta errotazio galaktikoaren kurbaren ebidentzia aurkitu zuen. Materia ilunaren existentzia iradokitzen lehenetarikoa ere izan zen.
1875etik 1878ra Leidengo Behatokian lan egin zuen. Utrechteko Unibertsitatean fisika eta matematika ikasi zituen. 1878an Groningeneko Unibertsitateko astronomia irakasle izendatu zuten eta bertan Astronomia-Behatokia sortu zuen.
1879an Kapteynen izarra aurkitu zuen eta 1904an errotazio galaktikoa. 1906an Galaxiako izarren banaketa aztertzeko plana abiatu zuen.