Lorentz Parke Nazionala
Lorentz Parke Nazionala | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 64 m |
Mota | national park of Indonesia (en) eta natura erreserba |
Azalera | 25,056 km² |
Eponimoa | Hendrikus Albertus Lorentz (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 4°45′00″S 137°50′00″E / 4.75°S 137.83333°E |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Papua |
Lorentz parke nazionala eremu babesturik handiena da Hego-ekialdeko Asian, 25 056 km² inguru hartzen ditu.[1] Ginea Berriko uhartean dago, Papua probintzian, Indonesiako artxipelagoan. Munduko eremu babestu bakarra da hainbat ingurune naturalezko sekuentzia etengabea eta ukitu gabea duena: eremu elurtuak, itsasoko giro tropikala, lautada zabalak eta oihan tropikal hezeak. 1997an ezarri zen, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an.[1]
Sudirman mendilerroan kokatuta dago.
Talka egiten ari diren bi plaka kontinentalen arteko loturan dagoenez eremu horrek geologia konplexua du, glaziazioetan zehar zizelkatutako formazio menditsuekin. Ingurune horretan, halaber, Ginea Berriko uharteetako biziaren bilakaera jasotzen duten erregistro fosilak daude, endemismo ugarirekin eta eskualdeko biodibertsitate-maila altuenarekin.
Parkearen izena Hendrikus Albertus Lorentz (1871-1944) esploratzaile neerlandarra omentzeko aukeratu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Unesco. (1999). Lorentz National Park. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorentz Parke Nazionala |