Ilia Repin
Itxura
Ilia Yefimovitx Repin (Txuhuiv, Errusiar Inperioa, 1844ko abuztuaren 5agreg./uztailaren 24ajul. - Kuokkala, Finlandia, 1930eko irailaren 29a) errusiar pintorea izan zen.
San Petersburgoko Arte Ederretako Eskolan ikasketak egin ondoren, Frantziara eta Italiara joan zen pintura-ikasketak egitera. Pintura historikoa, erretratuak eta Errusiako gizarte xumearen nekeak pintatu zituen maisutasun handiz. Obra nagusiak: Volgako atoilariak, Erlijio-prozesioa Kursk lurraldean, Ivan Izugarria eta bere semea eta Zaporozhiar kosakoak Sultanari gutuna idazten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ilia Yefimovitx Repinen autoerretratua (1878)
-
Autoerretratua Natalia Nordmanekin
-
Manifestazioa 1905eko urriaren 17an
-
Alexander Kerenskyren erretratua
-
Ukrainako etxea
-
Eslaviar konpositoreak
-
Modest Mudorgskiren erretratua
-
Alexander III.aren harrera
-
Glinkaren erretrstua
-
Borodinen erretratua
-
Cesar Cuiren erretratua
-
Gogol "Anima hilen" bigarren zatiko eskuizkribua erretzen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilia Repin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.