Edukira joan

Toxoide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:29, 23 otsaila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Toxoidea (anatoxina ere deitua) moteldua izan den toxina bakterianoa da. Bakteriar-toxinak hainbat prozedura fisiko-kimiko erabiliz tratatzen dira beraien jarduera toxikoa ezabatzeko, euren antigenotasuna (hots, erantzun immunea eragiteko ahalmena) galdu gabe.

Toxoideek duten aplikazio praktiko nagusia txerto moduan erabili izatean datza.

Van Bohring izeneko zientzialari alemaniarra, XIX. mendearen hondarrean, konturatu zen toxina difterikoa berotzerakoan (70º C-tan ordubeteko tartean) toxina horrek bere ahalmen toxikoa galtzen zuela antigorputzen ekoizpena eragiteko ahalmena galdu gabe; hori izan zen sortutako lehenengo toxoidea. Gaur egun beroarekin ez ezik, formol edo etanolarekin ere toxina bat tratatuz toxoideak lor daitezke.

Corynebacterium diphteriae eta Clostridium tetani bakterioen toxinetatik difteria eta tetanosen aurkako toxoideak, hurrenez hurren, lortzen dira egun, txerto moduan erabiltzeko. Botulismoaren kontrako txertoa ere Clostridium botulinum bakterioak ekoizten duen toxinari bere toxikotasuna kenduz eskuratzen da.

Toxina batzuekin ez da oraindik lortu (2012. urtean) toxoideak sortu. Eskarlatinaren aurkako txertorik ez dago, Streptococcus pyogenes bakterio patogenoaren toxina ezin izan baita toxoide bihurtu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]