Edukira joan

Umbar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:42, 7 otsaila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Umbar
MotaMiddle-earth locality (en) Itzuli
Geografia
Leku geografikoaErdialdeko Lurraldea

Tolkienen legendarium ospetsuan Umbar Gondor hegoaldean eta Belegaer itsasoaren hegoekialdeko kostaldean dagoen portu natural bat da. Numenortarrek sortu zuten base militar eta ekonomiko bezala Eguzkiaren Bigarren Aroan.

Portu bezala sortua izan zen numenortar itsasontziak euren bidaietan zehar horni zitezen. Laster bihurtu zen Erdialdeko Lurraldeko numenortar gotorlekurik garrantzitsuena.

Paisaia idorrekoa, Harad hurbilean dago. Lurmutur handi batek domeinatutako eta lurrez inguratutako estuario bat zuen badia batean kokatua zegoen. Oso litekeena da estuarioak bere barnean portu ugari izatea, estuarioak eguraldi aldaketen aurrean defentsa naturala baitziren, eta logikoa da euren itsasontzientzako babesleku natural bezala probestu izana.

Portu hau Azken Aliantzaren Gerraren ondoren bertan badia osoa domeinatzen zuen zutabe bat eraiki zen muino batek domeinatzen zuen. Zutabe honen gainean eguzkiaren eta ilargiaren argia islatzen zituen harri zuri bat jarri zen, Sauronen porrotaren omenez. Oso urrutitik itsaso handietan ikus zitekeen. Monumentu hau Sauronen zerbitzariek bota zuten Sauron Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran itzuli zenean.

Portuak erraldoia izan behar zuen; Eraztunen Jauna eleberrian Pelargirreko flota nagusia Umbarretik zetorrela aipatzen baita, eta berrogeitamar itsasontzi handiz eta hauen atzetik beste itsasontzi txikiago gehiagoz osatua zegoen. Toki beretik datozen horrenbeste itsasontzik, portuak erraldoia izan behar zuela pentsarazten du.

Bere dizdira garaian, gerra eta setio ugari borrokatu ziren hiri honetan, eta zenbait tribu ezberdinek gobernatu zuten, Numenortarrak, Haradrimak, Umbarreko kortsarioak eta Numenortar beltzak kasu. Halako botereak, Umbar itsas gotorleku bat baino gehiago izan zela suposarazten du, lurralde propiodun erresuma edo feudo bat, adibidez. Eguzkiaren Hirugarren Aro osoan Umbar Gondor eta Haraden artean lehiatua izan zen, eta sarri errebelde eta arnegatuen babesleku izan zen, Castamir Usurpatzailearen ondorengo eta jarraitzaleena kasu.

Umbarretik zetorren Mordorreko flota kortsarioa, Eraztunaren Gerran parte hartu zuena, Aragornen agindutara zegoen Hildakoen armadak garaitu zuen arren. Umbar, azkenean, Eguzkiaren Laugarren Aroan Elessar erregeak Gondorrera batu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]