Edukira joan

Nere Gabantxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:24, 12 iraila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Nere Gabantxo
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta idazlea
maiukidesign.wordpress.com

Nere Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1981) ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da.

Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Haurrentzako eta Gazteentzako Argitalpenetarako Ilustrazioa graduondoa gauzatu du EINAn (Centre Universitari de Disseny i Art de Barcelona). Geroztik, haurrentzako ipuin eta liburu ugari idatzi eta ilustratu ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.[1] Kolorez betetako ilustrazioak dira sortzen dituenak eta, bere irudietan, ohikoa da kawaii estiloarekin topo egitea.[2]

  • Ígor el forzudo (Mr. Momo, 2020)
  • Panda bat esan nahi dot (Booktegi, 2019)
  • Iparzuri (Denonartean, 2013)

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nerea Gabantxo (Idazlea eta ilustratzailea): «Txikitako gogoetetatik abiatu naiz ‘Iparzuri’ idazteko»» Busturialdeko Hitza 2013-04-22 (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Nere Gabantxo» Irudika (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]