Tom Jones (filma)
- Artikulu hau 1963ko britainiar filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tom Jones».
Tom Jones 1963ko Tony Richardson ingeles zinema zuzendariaren abenturazko komedia filma bat da. Henry Fielding idazlearen The History of Tom Jones, a Foundling (Tom Jonesen Istorioa, Abandonatua) eleberrian oinarritua komiki eleberrian oinarritua dago. Albert Finney, Susannah York, Hugh Griffith, Edith Evans, Diane Cilento, Joyce Redman eta David Warner aktoreek antzeztu eta Micheál Mac Liammóir aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria (Tony Richardson, Michael Holden eta Oscar Lewenstein), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Tony Richardson), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (John Addison) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (John Osborne). Bestalde, BAFTA Sarietarako sei izendapen jaso eta hiru irabazi zituen, eta Urrezko Globo Sarietarako zazpi izendapen jaso eta lau irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendea, Ingalaterran girotutako eskandaluz eta abenturez osatutako istorioa kontatzen da.
Bere aita nor zen inork ez dakienez, Allworthy (Jack MacGowran) jaun eskuzabalak Tom Jones (Albert Finney) semeordezat hartu eta haren hiloba Blifilekin (David Warner) maitasun eta lehia izango du, biak ere neska berdinaz maiteminduko baitira: Sophie Western (Susannah York). Neska gazteak Tom nahiagoko du, baina Blifil hilobarekin ezkontzera derrigortua egongo da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albert Finney: Tom Jones
- Susannah York: Sophie Western
- Hugh Griffith: Squire Western
- Edith Evans: Western andereinoa
- Joan Greenwood: Lady Bellaston
- Diane Cilento: Molly Seagrim
- George Devine: Squire Allworthy
- David Tomlinson: Lord Fellamar
- Rosalind Atkinson: Millar andrea
- Wilfrid Lawson: George Beltza
- Rosalind Knight: Fitzpatrick andrea
- Jack MacGowran: Partridge
- Freda Jackson: Seagrim andrea
- David Warner: Blifil
- Joyce Redman: Waters andrea/Jenny Jones
- James Cairncross: Parson Supple
- Rachel Kempson: Bridget Allworthy
- Peter Bull: Thwackum
- Angela Baddeley: Wilkins andrea
- George A. Cooper: Fitzpatrick
- Jack Stewart: MacLachlan
- Patsy Rowlands: Honour
- John Moffatt: Square
- Avis Bunnage: Ostalaria
- Mark Dignam: tenientea
- Michael Brennan: Newgate herriko espetxezaina
- Lynn Redgrave: Susan
- Redmond Phillips: Dowling abokatua
- Julian Glover: Northerton
- Ray Austin: morroia / ekitaldi zuzendaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Jones filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1963ko filmak
- Tony Richardsonek zuzendutako filmak
- John James Osbornek idatzitako filmak
- Albert Finneyk antzeztutako filmak
- Susannah Yorkek antzeztutako filmak
- Hugh Griffithek antzeztutako filmak
- Edith Evansek antzeztutako filmak
- Diane Cilentok antzeztutako filmak
- Joyce Redmanek antzeztutako filmak
- David Warnerrek antzeztutako filmak
- Jack MacGowranek antzeztutako filmak
- Julian Gloverrek antzeztutako filmak
- Lynn Redgravek antzeztutako filmak
- Joan Greenwoodek antzeztutako filmak
- Peter Bullek antzeztutako filmak
- George A. Cooperrek antzeztutako filmak
- Rachel Kempsonek antzeztutako filmak
- Freda Jacksonek antzeztutako filmak
- Tony Richardsonek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- 1960ko hamarkadako abentura filmak
- Umorezko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- XVIII. mendean girotutako filmak