Turkesa
Turkesa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Minerala |
Formula | CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O |
Dana sailkapena | 42.9.3.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 8.DD.15 |
Sistema kristalino | Triklinikoa |
Talde espazial | triclinic-pedial (en) |
Eponimoa | Turkia |
Identifikazioa | |
Kolorea | Urdina, urdin berdexka, berdea |
Habitoa | Masiboa, nodularra |
Esfoliazioa | Ona edo perfektua |
Distira | Ezkoaren antzekoa edo azpibeirakara |
Disolbagarritasuna | Disolbagarria HCl-tan |
Turkesa aluminiodun eta kobredun mineral fosfato opaku berde-urdina da, kolore bati izena emate diona. Turkesaren formula kimikoa CuAl6(PO4)4(OH)8·4H2O da. Sistema triklinikoan kristaltzen da; gogortasuna, 6koa du Mohs eskalan, eta aski hauskorra da.
Harribitxi gisa oso erabilia izan den substantzia arraroa da. Oso balioetsia izan da milaka urtez, baina egun, beste bitxi opaku batzuek bezala, balioa galdu du imitazioen eta bitxi sintetikoen sarreraren ondorioz. Turkesa kolorekoa preziatuena da, nahiz berde-urdina edo berde-horia ere izan daitekeen.
K.a. 4000-3000 urteen bitartean jadanik Sinai penintsulako hobiak ustiatzen ziren. Turkia, Iran eta India izan dira Europaren hornitzaileak historian zehar; Ipar Afrika eta Siberia ere turkesa ekoizleak dira. Bestalde, Ipar Amerikako indiarrek mendez mende ustiatu zituzten egungo Estatu Batuetako hego-mendebaldeko meategiak.
Kolorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Uhin-luzera | - nm | |
Hamaseitarra | #40E0D0 | |
RGB | (r, g, b) | (64, 224, 208) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (12, 0, 7, 12) |
HSV | (h, s, v) | (174°, 71%, 88%) |
Turkesa kolore berde-urdin baten izena da, harriak berak duenaren ñabardurakoa. Izena harritik datorkio, noski, eta hau frantsesezko Turquoise hitzetik, turkiarra alegia, gurutzaldien garaian ezaguna egin baitzen.
Nahiz eta RGB kolore-ereduko sistema hamaseitarrean 40E0D0 kodea izan, hainbat ñabardura ere izan dezake, ilunagoak edo argiagoak:
kolorea | izena | C | M | Y | K | R | G | B | HEX |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Turkesa argia | ? | ? | ? | ? | 175 | 238 | 238 | AFEEEE | |
Urdin-turkesa | 100 | 000 | 006 | 000 | 0 | 255 | 239 | 00FFEF | |
Turkesa ertaina | ? | ? | ? | ? | 72 | 209 | 204 | 48D1CC | |
Turkesa iluna | ? | ? | ? | ? | 0 | 206 | 209 | 00CED1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdinak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Urdina | Erregezkoa | Itsas urdina | Heraldikoa | Anila | Elektrikoa |
Ziana | Ziana (CMYK) | Turkesa | Oztina | Zeru-kolorea | Aquamarina |