Tony Tan
Tony Tan Keng Yam (txinera sinplifikatuz: 陈庆炎; pinyinez: Chén Qinyáng; Singapur, 1940ko otsailaren 7a) singapurtar politikaria da. Singapurreko presidentea izan zen 2011tik 2017ra.
Fisikan graduatu zen Singapurreko Unibertsitate Nazionalean eta masterra egin zuen Massachusetts Institute of Technologyn. Matematika aplikatuan ere doktoratu zen Adelaideko Unibertsitatean.
1969tik 1979ra bankaria izan zen politikan sartzea erabaki zuen arte. Herri Ekintzako Alderdiko kide izan zen eta 1979an diputatu hautatu zuten. 1980tik 1981era eta 1985etik 1991ra Hezkuntza ministro izan zen. Gainera, Merkataritza eta Industria ministro izan zen 1980tik 1986ra, eta lehen ministrorde eta Defentsa ministro 1995etik 2005era.
2011n presidente hautatu zuten eta gizarte zibil aktiboagoa sustatzen saiatu zen. Ez zen 2017ko hauteskundeetara aurkeztu, Malaysiako jatorri etnikoko hautagaientzat gordeta baitzegoen.