Irailaren 23
Itxura
Irailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita seigarren eguna da, 267.a bisurteetan. 99 egun falta dira urtea amaitzeko.
Egun honetan maiz hasten da astronomikoki udaberria (Hego Hemisferioan) edo udazkena (Ipar Hemisferioan).
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1593 – Bilbon kalte material handiak eragin zituzten uholdeak egon ziren. Alde Zaharreko eraikin asko behera etorri ziren.
- 1978 – ETAk Jose Antonio Ferreiro Gonzalez polizia armatuko agentea erail zuen Gasteizen.
- 1979 – ETAk Lorenzo Gonzalez Valles militarra erail zuen Donostian.
- 2000 – Creditrans txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Bilboko metroan.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1889 – Fusajiro Yamauchik Nintendo konpainia sortu zuen Japonian (gaur egun bideo-joko konpainiarik garrantzitsuenetarikoa), karta fabrikatzaile gisa.
- 1943 – Benito Mussolinik Italiako Errepublikako lehen gobernua sortu zuen Salon (Brescia probintzia, Lonbardia).
- 1991 – Armenia SESBetik independizatu zen.
- 2012 – Eskoziako Edinburgh hiriburuan independentziaren alde eta 2014ko Eskoziako independentzia erreferendumari babesa emateko manifestazioa burutu zen, goizeko 11etan Meadowseko lorategian hasi eta Princes Street etorbidean amaitu zelarik.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mikel Arozamenak bere lehen txapela jantzi zuen.
- 1987 – 27 ordu filma estreinatu zen, Montxo Armendarizek zuzendu eta Martxelo Rubio eta Maribel Verdúk antzeztu zuten.
- 2011 –
- Donostian Carlos Santamaria zentroa kulturagunea inauguratu zen.
- Intouchables ("Ukiezinak") filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, Olivier Nakache eta Éric Toledanok zuzendu eta François Cluzet eta Omar Sy aktoreek antzeztu zuten.
- 2012 – Donostiako Zinemaldia: Oliver Stone zinema zuzendaria eta John Travolta estatubatuar aktoreak Benicio Del Toro aktorearen eskutik Donostia Saria jaso zuten.
- 2013 – Euskaltzaindiak Europako Parlamentuaren "Europar Hiritarra 2013" saria jaso zuen. Sari honen bitartez urtero "Balio europarren alde borroka egin, estatu kideen eta herritarren arteko integrazioa edo lankidetza bultzatzen eta Europar Batasunako Oinarrizko Eskubideen Gutunean azaltzen diren balioak aldarrikatzen dituzten pertsonak eta erakundeak saritzen dira".
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1944 – Arsenic and Old Lace ("Arsenikoa eta Parpail Zaharra") filma estreinatu zen, Frank Caprak zuzendu eta Cary Grant, Peter Lorre, Priscilla Lane, Jack Carson, James Gleason eta Josephine Hull aktoreek antzeztu zuten.
- 1970 – Tora! Tora! Tora! filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Martin Balsam, Joseph Cotten, Sō Yamamura, Tatsuya Mihashi, E. G. Marshall, James Whitmore eta Jason Robards aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 – Gorillas in the Mist ("Gorilak Lainopean") filma estreinatu zen, Michael Aptedek zuzendu eta Sigourney Weaver aktoreak antzeztu zuten.
- 1994 – The Shawshank Redemption filma estreinatu zen, Frank Darabontek zuzendu eta Tim Robbins eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1846 – Urbain Le Verrier matematikari frantziarraren iragarpen matematikoak erabiliz, Johann Gottfried Galle alemaniarrak Neptuno planeta (irudian) aurkitu zuen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993 – Monakon, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Sydney aukeratu zuen 2000ko Olinpiar Jokoetarako egoitza izateko.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888 – Jose Domingo Ugartetxea, bizkaitar musikari eta erlijioso karmeldarra (h. 1980).
- 1889 – Luis Bayón, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria, Argentinan aritutakoa (h. 1956).
- 1894 – Cesáreo Galíndez, bizkaitar enpresaburua, Atlético de Madrideko presidentea izandakoa (h. 1990).
- 1905 – Felix Markiegi, gipuzkoar apaiz, olerkari eta antzerkigilea (h. 1946).
- 1907 – Rodrigo de Santiago, euskal herritar musikagilea (h. 1985).
- 1913 – Jose Maria Etxaburu, Kamiñazpi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea (h. 2006).
- 1927 – Miguel Angel Etxauri, nafar margolaria (h. 2024).
- 1934 – Martxel Tillous, zuberoar apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua (h. 2009).
- 1940 – José Luis García Saiz, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- 1946 – Jean-Claude Larrieu, lapurtar futbolari ohia.
- 1953 – Antonio Pérez Prados, nafar ikerlaria eta irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.
- 1957 – Mikel Cabieces, bizkaitar politikaria.
- 1962 – Pedro Roncal, nafar kazetari eta irakaslea (h. 2018).
- 1975 – Iurdana Akasuso Atutxa, bizkaitar soziologo eta kultur kudeatzailea.
- 1985 – Mikel De Gregorio, bizkaitar futbolari ohia.
- 1987 – Xabi Tolosa, euskal aktore eta marrazkilara.
- 1989 – Lee-Ann Curren, lapurtar surflaria.
- 1992 – Loïc Chetout, lapurtar txirrindularia.
- 1996 – Mikel Alonso Flores, gipuzkoar txirrindularia.
- 1997 – Antxon Jaso, nafar futbolaria.
- 2001 – Irati Cuadrado Noain, nafar iraupen-eskiatzailea.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K.a. 480 – Euripides, greziar dramagilea (h. K.a. 406).
- K.a. 63 – Zesar Augusto, lehen erromatar enperadorea (h. K. o. 14).
- 1215 – Kublai Khan, mongoliar inperioko agintaria (h. 1296).
- 1596 – Joan Blaeu, herbeheretar kartografoa (h. 1673).
- 1713 – Fernando VI.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1759).
- 1771 – Kōkaku enperadorea, Japoniako enperadorea (h. 1840).
- 1791 –
- Johann Franz Encke, alemaniar astronomoa (h. 1865).
- Theodor Körner, alemaniar olerkari eta militarra (h. 1813).
- 1819 – Hippolyte Fizeau, frantziar fisikaria (h. 1896).
- 1838 – Victoria Woodhull, emakumeek bozkatzeko eskubideraren aldeko lider bat Ameriketako Estatu Batuetan (h. 1927).
- 1843 – Emily Warren Roebling, estatubatuar ingeniaria, Brooklyneko zubiaren amaieran egin zituen ekarpenengatik ezaguna (h. 1903).
- 1851 – Ellen Hayes, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (h. 1930).
- 1861 – Robert Bosch, alemaniar ingeniaria, asmatzailea eta industria-gizona (h. 1942).
- 1864 – Draga Mašin, Serbiako erregina ezkontidea (h. 1903).
- 1865 –
- Emma Orczy, Hungarian jaiotako ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1947).
- Rashid Rida, erreformatzaile musulmana (h. 1935).
- Suzanne Valadon, frantziar margolaria (h. 1938).
- 1869 – Mary Mallon, Mary tifoidea, Salmonella bakterioaren eramaile osasuntsua, nahi gabe pertsona asko kutsatu zituelako ospetsua (h. 1938).
- 1871 – František Kupka, txekiar margolari eta artista grafikoa (h. 1957).
- 1872 – Solomija Kruxelnytska, ukrainar sopranoa, XX. mendearen lehen erdiko opera-izarrik distiratsuenetakotzat joa (h. 1952).
- 1873 – Juliet Thompson, estatubatuar margolari bahá'ía (h. 1956).
- 1874 – Ernst Streeruwitz, Austriako kantzilerra (h. 1952).
- 1880 – John Boyd Orr, eskoziar irakasle, sendagile, biologo, fisiologo, politikari, negozio-gizon eta baserritarra, 1949ko Bakearen Nobel Saria (h. 1971).
- 1883 – Grigori Zinoviev, sobietar politikaria (h. 1936).
- 1890 – Friedrich Paulus, alemaniar mariskala (h. 1957).
- 1893 – Carles Riba, kataluniar idazlea (h. 1959).
- 1897 –
- Paul Delvaux, belgikar margolari surrealista (h. 1994).
- Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (h. 1984).
- 1899 – Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (h. 1988).
- 1901 – Jaroslav Seifert, txekoslovakiar idazlea, 1984ko Literaturako Nobel Saria (h. 1986).
- 1907 – Anne Desclos Aury, frantziar idazle eta kazetaria (h. 1998).
- 1912 – Matilde González Palau, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz idatzi zuen idazle eta poeta (h. 2002).
- 1913 – Tokutaro Ukon, japoniar futbolaria (h. 1944).
- 1914 – Omar Ali Saifuddien III.a, Bruneiko sultana (h. 1986).
- 1915 – Clifford Shull, estatubatuar fisikaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (h. 2001).
- 1916 – Aldo Moro, Italiako lehen ministroa (h. 1978).
- 1919 – Magdaléna Štrompachová, Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (h. 1988).
- 1920 – Mickey Rooney, estatubatuar aktorea, Guinness liburuaren arabera karrera luzeeneko aktorea (h. 2014).
- 1925 – Jean-Charles Tacchella zinema-zuzendari frantsesa (h. 2024).
- 1926 – John Coltrane, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzailea, jazzaren historiako musikorik garrantzitsuenetakoa (h. 1967).
- 1929 – Johan Claassen, hegoafrikar errugbilaria (h. 2019).
- 1930 – Ray Charles, soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jolea (h. 2004).
- 1931 – Ignatius Kutu Acheampong, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- 1934 – Per Olov Enquist, suediar kazetaria, antzerkigilea eta eleberrigilea (h. 2020).
- 1936 – Valentín Paniagua, Peruko presidentea (h. 2006).
- 1938 –
- Jean-Claude Mézières, frantziar komikigile eta marrazkilaria (h. 2022).
- Romy Schneider, austriar aktorea (h. 1982).
- 1940 –
- Alberto Miralles, espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria (h. 2004).
- Michel Temer, Brasilgo presidentea.
- 1941 – George Jackson, estatubatuar militante beltz eta ekintzailea, Pantera Beltza Alderdiko kidea (h. 1971).
- 1943 – Julio Iglesias, espainiar kantaria.
- 1944 –
- Eric Bogle, eskoziar jatorriko australiar folk kantautore eta abeslaria.
- Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (h. 2012).
- 1949 –
- Quini, asturiar futbolaria (h. 2018).
- Bruce Springsteen, The Boss, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- 1951 – Shehbaz Sharif, Pakistango lehen ministroa.
- 1953 – Dessie Ellis, Sinn Féingo irlandar politikaria.
- 1954 – Mercè Ibarz, kataluniar idazlea, kazetari kulturala, ikerlaria eta irakaslea.
- 1955 – Sito Miñanco, espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzailea.
- 1956 – Paolo Rossi, italiar futbolaria (h. 2020).
- 1959 – Fernando Romay, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1967 – Masashi Nakayama, japoniar futbolari ohia.
- 1968 –
- Mariann Horváth, ezpata modalitateko hungariar eskrimalaria.
- Adam Price, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko buruzagia.
- 1969 – Toto Vega, kolonbiar aktorea (h. 2022).
- 1970 – Ani DiFranco, estatubatuar egile abeslaria.
- 1973 – Toshihiro Hattori, japoniar futbolari ohia.
- 1974 – Felix Mantilla, espainiar tenislaria.
- 1975 – Norbert Ferré, frantziar mago, ilusionista, zuzendari artistiko eta talentu-agentea.
- 1979 –
- Refaat Alareer, Gazako Zerrendako idazle, poeta, irakasle eta aktibista palestinarra (h. 2023).
- Fábio Simplício, brasildar futbolari ohia.
- 1981 –
- Rosa Catrileo, Txileko etnia maputxearen mestizoa, giza eskubideen defendatzailea.
- Natalie Horler, alemaniar abeslaria.
- 1982 –
- Aina Clotet, kataluniar aktore eta zuzendaria.
- Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (h. 2017).
- 1983 – Emma Johansson, suediar txirrindulari ohia.
- 1984 – Anneliese van der Pol, herbehereetar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1985 – Nahomi Kawasumi, japoniar futbolaria.
- 1987 – Yu Kobayashi, japoniar futbolaria.
- 1988 – Juan Martín del Potro, Delpo, argentinar tenislaria.
- 1994 – Sepideh Qolian, irandar ekintzaile politikoa.
- 1996 – Jevgeni Rylov, errusiar igerilaria, bizkar estiloko probatan aditua.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1461 – Karlos IV.a Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako erregegaia (j. 1421).
- 1905 – Martial Berdoly, baxenabartar politikari eta abokatua (j. 1844).
- 1957 - Constantino Vela, gipuzkoar futbolaria, Bartzelonan (j. 1909).
- 1970 – Esteban Bilbao, euskal herritar politikari karlista eskuindarra (j. 1879).
- 1971 –
- Jose Artetxe, euskal idazlea (j. 1906).
- Jose Maria Franku, gipuzkoar musikagile eta orkestra-zuzendaria, Madrilen (j. 1894).
- 1980 – Consuelo Gallastegi, bizkaitar maistra eta ekintzaile politikoa. (j. 1900)
- 2007 – José Luis Amadoz, nafar poeta eta psikiatra (j. 1930).
- 2023 – Mixel Oronoz, baxenafar idazle, irakasle eta apaiz euskaltzalea (j. 1935).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1241 – Snorri Sturluson, islandiar epaile, olerkari, historialari eta idazlea.
- 1464 – Bernardo Rossellino, Pizkundeko italiar eskultore eta arkitektoa (j. 1409).
- 1535 – Katalina Saxonia-Lauenburgokoa, Suediako erregina ezkontidea (j. 1513).
- 1605 – Pontus de Tyard, frantziar poeta eta erlijio gizona (j. 1521).
- 1666 – François Mansart, frantziar arkitektoa (j. 1598).
- 1738 – Herman Boerhaave, herbehereetar sendagilea (j. 1668).
- 1828 – Richard Parkes Bonington, ingeles pintore eta litografoa (j. 1802).
- 1835 – Vincenzo Bellini, italiar musikagilea (j. 1801).
- 1836 – Maria Malibran, espainiar eta frantziar opera abeslaria, XIX. mendeko ezagunenetakoa {j. 1808).
- 1847 – Frédéric Soulié, frantziar eleberrigile, antzerkigile, kritikari eta kazetaria (j. 1800).
- 1849 – Elizabeth Kortright Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (j. 1768).
- 1870 –
- Prosper Mérimée, frantziar idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa (j. 1803).
- Valeriano Domínguez Bécquer, espainiar pintorea (j. 1833).
- 1871 – Louis-Joseph Papineau, kanadar politikaria (j. 1786).
- 1877 – Urbain Le Verrier, frantziar astronomoa (j. 1811).
- 1882 – Friedrich Wöhler, alemaniar kimikaria (j. 1800).
- 1885 – Carl Spitzweg, alemaniar margolaria (j. 1808).
- 1889 – Wilkie Collins, ingeles idazlea (j. 1824).
- 1900 – Arsenio Martínez-Campos, espainiar militarra eta politikaria (j. 1831).
- 1902 – John Wesley Powell, estatubatuar geologo eta etnologoa (j. 1834).
- 1904 – Émile Gallé, frantziar artista eta diseinatzailea (j. 1846).
- 1912 – Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta eta Bavariako printzesa ezkontidea (j. 1882).
- 1929 – Richard Zsigmondy, austriar kimikaria, 1925eko Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- 1932 – Jules Chéret, frantziar margolari eta litografoa (j. 1836).
- 1939 –
- Sigmund Freud, austriar sendagile eta neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea (j. 1856).
- Frits Van den Berghe, belgikar margolaria (j. 1883).
- 1961 –
- Elmer Diktonius, suediera eta finlandieraz idazten zuen finlandiar poeta (j. 1896).
- Pilar Montaner Maturana, espainiar margolaria (j. 1876).
- 1970 – Bourvil, frantziar aktore eta abeslaria (j. 1917).
- 1973 –
- Alexander Sutherland Neill, eskoziar hezitzailea, Summerhill eskolaren sortzailea (j. 1883).
- Pablo Neruda, txiletar poeta, 1971ko Literaturako Nobel Saria (j. 1904).
- 1980 – Jacobus Johannes Fouché, Hego Afrikako presidentea (j. 1898).
- 1987 – Bob Fosse, estatubatuar koreografo eta zinema zuzendaria (j. 1927).
- 1988 – Maurice Durosoy, frantziar ofizial eta idazlea (j. 1898).
- 1989 – Kléber Dadjo, Togoko presidentea (j. 1914).
- 1992 – Mary Santpere, katalan antzerki- eta zinema-antzezlea (j. 1913).
- 1994 –
- Robert Bloch, estatubatuar idazlea (j. 1917).
- Madeleine Renaud, frantziar antzezlea (j. 1900).
- 1997 - Belen Feliu, galiziar irakaslea eta idazlea (j. 1961).
- 2000 – Aurelio Rodríguez, mexikar beisbol jokalaria (j. 1947).
- 2006 – Malcolm Arnold, britainiar konpositorerik garrantzitsuenetakoa, bai zinemarako musikan baita musika formalean (j. 1921).
- 2008 – Pedro Masó, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1927).
- 2013 –
- Christopher Koch, australiar eleberrigilea (j. 1932).
- António Ramos Rosa, portugaldar olerkaria (j. 1924).
- 2014 –
- Antònia Fontanillas Borràs, kataluniar militante anarkosindikalista eta borrokalari antifrankista (j. 1917).
- Teresa Rovira i Comas, kataluniar liburuzaina (j. 1918).
- 2018 – Charles K. Kao, zuntz optikoaren aita, Hong Kongeko estatubatuar ingeniaria eta fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- 2020 – Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea (j. 1927).
- 2021 – Kjell Askildsen, norvegiar idazlea (j. 1929).
- 2022 – Louise Fletcher, estatubatuar aktorea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santu kristauak: Lino eta Tekla.
- Sehaska egutegiko izendegia: Irrintzi.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |