Goulash
Goulash | |
---|---|
Goulash, bogrács batean prestatua. | |
Jatorrizko herrialdea | Hungaria |
Osagaiak | haragia, fideoak, barazkiak, piperrauts eta beste espeziak |
Goulash (hungarieraz: gulyás) haragia, fideoak eta barazkiak dituen zopa edo erregosia, piperrauts eta beste espeziakin ondua.[1]. Hungarian jatorria duen arren, erdialdeko Europan, Eskandinavian eta hegoaldeko Europan prestatzen dute.
Hungariako plater nazionala eta herrialdeko ikurretako bat da.[2]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hungarierazko gulyás hitzetik dator eta artzaia, unaia edo ganadu zaintzailea esan nahi du[3]. Hitz horretatik eratorri zen gulyáshús (artzaiak prestaturiko haragia).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Arotik hasita XIX menderarte Hungariako artzainek eta unaiek animalia talde handiak (hamarna milaka nuru zituztenak) zaindu eta eramaten zituzten Erdialdeko Europako merkatu handietara, Moravia, Viena, Nuremberg, Venezia... Jakina zen hasierako kopurua baino gutxiago iristen zirela merkatuetara, goulasha egiteko erabiltzen baitziren ale batzuk[4]. Bidean ahalik eta abere gutxien galtzeko animaliaren zati guztiak aprobetxatzen ziren haragi-zopa egiteko.
Garai hartan haragia zerrendatak ebakitzen zen eta lehortzen uzten zen eguzkitan. Ardien urdailak boltsa gisa erabiltzen zituzten garraiatzeko. Ondoren ur berotan jartzea nahikoa zen haragi zopa egiteko[5]. Piperrautsa (paprika) gehitzea beranduago etorri zen, ameriketako produktua baita eta XVI. menderarte ez baitzen Europara iritsi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gundel, Karoly. (1992). Gundel's Hungarian cookbook. Budapest: Corvina, 20 or. ISBN 963-13-3600-X. OCLC .32227400.
- ↑ Gil Marks. (2010). Encyclopedia of Jewish Food. John Wiley & Sons,, 234 or..
- ↑ (Ingelesez) Notes and Queries. Oxford University Press 1912 (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Laudan, Rachel. «The Humble Beginnings of Goulash» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
- ↑ (Ingelesez) Publishing, Britannica Educational. (2013-06-01). Bulgaria, Hungary, Romania, the Czech Republic, and Slovakia. Britanncia Educational Publishing ISBN 978-1-61530-987-0. (Noiz kontsultatua: 2022-01-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |