Edukira joan

Lynda Barry: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Lynda Barry» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

17:56, 30 urria 2024ko berrikusketa

Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata

Lynda Barry, Linda Jean Barry jaiotzean, (Richland Center, Wisconsin (AEB), 1956ko urtarrilaren 2a) komikigile estatubatuarra da. Ospe handia lortu zuen, batez ere, Ernie Pook's Comeek asteroko komiki tiragatik. 1988an argitaratu zuen The Good Times are Kill Me eleberri ilustratuak arrakasta handia izan zuen. Neska —bata zuria eta bestea beltza— bien arteko adiskidetasuna kontatzen du. Kontakizuna antzerkira egokitu zen. Bere bigarren eleberri ilustratua, Cruddy, 1999an agertu zen lehen aldiz. Hiru urte geroago One! Hundred! Demons! argitaratu zuen, nobela grafiko «autobiografikoa», haren hitzetan. What It Is (2008) beste nobela grafiko bat da, egitura berezia duena, memoria-, collage- eta ariketa-liburutzat hartu baitaiteke, eta Barryk irakurleen esku uzten duena beren sormena zabaltzeko. Albumak komikiaren industriaren 2009ko Eisner saria irabazi zuen, teknologian oinarritutako lanen kategorian.[1]

ComicsAlliance webguneak, ibilbide oso bat aitortzea merezi izan duten hamabi emakume komikigileen zerrenda osatu zuenean, Barry ere haien artean sartu zuen komikigintzari eginiko bere ekarpenagatik.[2] 2013an, Wisconsingo Visual Art Lifetime Achievement Award (Ikusizko arteei eskainitako bizitza oso baten saria) saria jaso.[3] 2016ko uztailean, Eisner Hall of Fame sari berezia lortu zutenetako bat izan zen.[4] Barryk MacArthur Fellowship beka jaso zuen 2019an.[5] Gaur egun, Wisconsin–Madisongo Unibertsitateko Diziplinarteko sormeneko irakasle elkartua da.[6]

2020an, Barryren lana ikusgai jarri zuten New York hiriko Society of Illustrators elkartearen Women in Comics: Looking Forward, Looking Back erakusketan.[7]

Lehen urteak eta ikasketak

Linda Jean Barry Richland konderriko Richland Center herrian (Wisconsin) jaio zen. 12 urterekin izena aldatu eta handik aurrera "Lynda" deituko zen,.[8][9]

Aitak irlandar eta norvegiar jatorria zuen eta harakina zen, eta amak, berriz, irlandar eta filipinar jatorria zuen eta erietxeko giltzaina zen.[9] Barry Seattlen hazi zen, Washingtonen, arraza-aniztasun handiko langile-auzo batean[10], eta haurtzaroa zaila eta deserosoa izan zuela gogoratzen du.[8][11] Gurasoak dibortziatu egin ziren 12 urte zituenean.[8] 16 urterekin, artean bigarren mailako eskolan ikasten ari zela, Seattleko ospitale batean lan egiten zuen gaueko atezain gisa. Ikastetxean, Charles Burns komikigilea izan zuen ikaskide.[11] Barryren gurasoetako bat ere ez zen graduazio-ospakizunera joan.[8] Amak Lyndaren liburuekiko zaletasuna eta unibertsitatera joateko gogoa erabat gaitzesten zituen, bere ustez, denbora alferrik galtzea zela esan zuen, eta Lyndak lan bat lortzeko garaia zela.[12]

Barryk Olympiako (Washington) Evergreen State College ikastetxean bere lankide Matt Groening komikigilea ezagutu zuen.[13] Bere ibilbide profesionala 1977an hasi zen; urte horretan, Groeningek eta John Keister The Daily of the University of Washington-eko editoreak bere lana argitaratu zuten, zeinek bere ikasle-egunkarian eta Barryk ezer jakin gabe, Ernie Pook's Commek izenburuarekin.[10][13]

Ibilbidea

Komiki-bandak

Lehen hezkuntzako ikaskideek Barry ikasgelako komikigiletzat hartzen zuten .

Evergreen State College ikastetxean arte ederrak ikasten ari zela, komiki-bandak marrazten hasi zen konpultsiboki, mutil-lagunak utzi eta beste neska batekin joan zenean: "Horren ondoren, ezin nuen lorik egin, eta gizon-emakumeei buruzko komiki-bandak egiten hasi nintzen. Gizonak kaktusak ziren eta emakumeak, berriz emakumeak, eta kaktusak saiatzen ziren emakumeak konbentzitzen haiekin ohera zitezen, eta emakumeak etengabe ari ziren horretaz pentsatzen, baina azkenean erabakitzen zuten ez zela ideia ona izango". Bere lehenengo komiki-banda 1977an argitaratu zen Evergreen State College-ko egunkarian. Haiek izan ziren Groeningek eta Keisterrek Ernie Pooken Comeek izenburuarekin argitaratu zituzten karikaturak. Barryk, bestalde, Marilyn Frasca Evergreen State College-ko irakasleak ere eragin handia izan zuela komikiak egiten hasteko aitortu zuen: "19 eta 20 urte nituenean harengandik ikasitakoak, oraindik ere egunero erabiltzen ditut, eta ezin izan ditut inoiz ahaztu".[14]

Evergreenen graduatu ondoren, Barry Seattlera itzuli zen. 23 urte zituela, Chicago Reader egunkariak bere komiki-banda argitaratzen hasi zen, eta, horri esker, bizimodua atera ahal izan zuen. Handik gutxira, Chicagora (Illinois) joan zen bizitzera.[11] Honela deskribatu zuen bere ibilbidearen hasiera:

Bob Rothek [editoreak] Chicago Reader-etik deitu zidan Mattek [Groening-ek] Mendebaldeko Kostaldeko modako artistei buruz idatzi zuen artikulu baten ondorioz —badakizu, ni aipatu ninduen lagunak ginelako— eta gero Bob Rothek... deitu eta nire komiki-bandak ikusi nahi zituela, eta nik bat ere originalik ez nuen! Nik ez nekien ezer originalei buruz, ez eta ez zaizkiela egunkariei eman behar, galdu egiten dituztelako. Beraz, sorta oso bat marraztu behar izan nuen gau hartan, eta FedEx-ez bidali. Beraz, egin nuen, eta bera argitaratzen hasi eta astean 80 dolar ordaintzen zizkidan, eta ni horrekin bizi nintekeen. Eta bera egunkari-elkarte horretan dagoenez, beste egunkariak ere hasi ziren argitaratzen. Beraz, zortea izan zen. Zorte hutsa. [Matt] Los Angeles Reader-en [astekarian] sartu zen. Denbora luze batean, Los Angeles Readerrek ez zidan ezer argitaratu, ez eta Chicago Readerrek ere Matt-en lanik inprimatu, nahiz eta argitalpen kideak izan. Beraz, biok saiatu ginen editoreak konbentzitzen gure lanak egunkari bietan argitara zitzaten. Pagotxa aparta izan zen: bata bestearenean argitaratzea lortu genuenean, gure kontu guztiak primeran joan ziren biontzat.[15]

Barry NASAren Goddard espazio-hegaldi zentroan

Bere lanen artean, ondokoak aipa daitezke: Girls & Boys (1981), Big Ideas (1983), Everything in the World (1986), The Fun House (1987), Down the Street (1989), eta The Greatest of Marlys (2000). 1984an, Naked Ladies! Naked Ladies! Naked Ladies! koloreztatzeko albuma kaleratu zuen, testu labur batekin. Horrez gain, 1983tik aurrera, orrialde osoko kolorezko komiki-zerrenda bat idatzi eta marraztu zuen, Esquire aldizkarian, giza-harremanetan gertatzen den eguneroko patologia aztertuz. Lehenengo zerrendak "La historia de hombres y mujeres" izenburua zuen.[16] 1989an, Barryren zerrenda 50 argitalpenetan baino gehiagotan agertzen zen astero, gehienak hiri handietako egunkari alternatiboetan.

Barryk, bere sorkuntza-prozesuan, istorioa garatzen du lanean ari den bitartean, ez du aldez aurretik planifikatzen. Michael Deanek The Comics Journal egunkarian What It Is liburuari buruz egin zion elkarrizketa batean, Barryk hau adierazi zuen galdera bati erantzutean::[17]

Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata

2007an, paperezko astekariek jasan zuten bezeroen galera zela eta, Barry hasi zen bere komikiak batez ere online argitaratzen.[18][19][20]

Albumak

1981ean hasi ziren agertzen Barryrk komertzialki argitaratutako lehen komiki bildumak. [23] 1979an plazaratu zen, fotokopiaturiko autoedizio mugatuan, Evette eta Rita ahizpei buruzko Two Sisters komikia. Barryk bi eleberri ilustratu idatzi ditu, The Good Times are Killing Me (1988) eta Cruddy (1999), Cruddy: An Illustrated Novel izenburuaz ere ezaguna.

Barryk The Good Times are Killing Me komikia 'Off-Broadway' antzoki batean[oh 1] taularatzeko egokitu zuen.[21] (ikus beherago).

Cruddy

Roberta Rohbeson-ek, Cruddy (nardagarria, likitsa, lohia) liburuaren protagonista eta narratzaileak, bere etxea deskribatzen du "the cruddy top bedroom of a cruddy rental house on a very cruddy mud road" dela esanez (lokaztutako bide zaborrez betean zegoen alokairuzko etxe ziztrin bateko goiko gela nazkagarria). Liburuan zehar, Robertak, bere aitarekin batera, hainbat abentura bortitz izango ditu. Barryk, Hillary Chute irakasle eta komikigintzan adituak The Believer aldizkarian egin zion elkarrizketan, indarkeriaz duen harremanaz hitz egin zuen:[22]

Cruddyn hilketa piloa dago. Zera bat da, badakizu, hilketa-festa bat, aizto eta asasinatze askorekin.... Orduan, horrek esan nahi du erailketaz pentsatzen duen pertsona naizela? Beno, bai, izan ere, hilketaz pentsatzen dut etengabe. Askotan, jasan ezin ditudan pertsonekin hitz egiten dudanean, imajinatzen dut aizkora bat dutela bekokian sartuta hitz egiten didaten bitartean. Bai, badakit, hori da nik hilketarekin, labanekin, odolarekin... dudan harreman berezia; baina ez du esan nahi hori egitera hel nintekeenik. Aurkikuntza txiki eta handiak izan ziren. Handiena 'Cruddy' albuma egiten ari nintzela izan nuen: osatu behar duzun istorioaren ordena naturala sortzeko, zure barne adimenaz fida zaitezkeela konturatu nintzen. Ez da egiten saiatu edo gehiegi pentsatu behar dudan zerbait. Egunero-egunero arreta proiektu jakin batean jarrita dudanean, bera bakarrik, nire eskuen mugimendu soilez, eraikitzen dela dirudi, aldarte jakin bati eusten diodan bitartean.

Lynda Barry NASAren Goddard-en, sormenak eguneroko bizitzan dituen onurak azaltzen.

Kritikariek begi onez hartu zuten liburua. Alanna Nash idazleak The New York Times-en idatzi zuenez, "etsipenaren desolazio saihetsezina islatzeko autoreak duen gaitasunak, eta elkarrizketa sinesgarriak sortzeko fineziak, edertasun ikaragarriaz blaitzen dute lehenbiziko eleberri hau".[23] The Austin Chronicle egunkarian, Stephen MacMillan Moser-ek Barry-ri idatzitako gutun baten itxurako erreseina bat idatzi zuen, esanez: "Harri eta zur utzi ninduzun. Batzuetan ez nengoen ziur irakurtzen ari nintzena barregarria zen ala ez, baina nik lehertu beharrean egiten nuen barre. Baina autobus batek harrapatu banindu bezala sentitu naiz".[24] 2013an, Ellen E. Berry ingeleseko irakasleak liburuari buruzko «Becoming‐Girl/Becoming‐Fly/Becoming‐Imperceptible: Gothic Posthumanism in Lynda Barry's Cruddy: An Illustrated Novel» artikulua argitaratu zuen. Berryk artikuluaren laburpenean azaldu zuenez, liburua «nik 'posthumanismo gotikoa' deitzen dudanaren adibide garbia da, zeinean azaltzen diren gai eta topiko gotikoek balio duten antropo- (eta bestelako) zentrismoak, sistema menderatzaile guztiak, humanismo liberalaren balioak eta kultura konformista sakon eta zabal kritikatzeko». Artikuluan, Berryk Cruddy aztertu zuen Rosi Braidotti filosofo feministak artikulatutako etika poshumanistikoaren teoria erabiliz, ondoko xedea zuelarik: "Robertaren biziraupenerako estrategiak eta animaliekin zuen identifikazio erabat giza-ostekoa aztertzea, analisiaren ardatzat hartuz beren zaurgarritasun partekatua, eta, beraz, beren helburu partekatua: desagertzea eta bizirautea".[25]


One! Hundred! Demons! komikia, liburu gisa argitaratu baino lehen, Salon.com albiste eta iritzi webgune progresistan agertu zen.[26] Sarreran azaltzen denez, liburua Zen pinturaren 'One hundred demons' izeneko ariketa zahar baten emulazioan sortu zen. Ariketa horretan, deabruak noiz iritsiko zain egoten da margolaria, eta, gero, bere gogoan agertu ahala margotu egiten ditu. Honako hauek dira Barryk liburuan borrokatzen dituen deabruak: damua, tratu txarrak, segurtasun eza, gorrotoa sentitzeko debekua, eta egileak berak Estatu Batuetako 2000ko hauteskunde presidentzialetako emaitzei emandako erantzuna. Liburuko atal batean, Barryk, zenbait jarraibide emanez, irakurleak eskuila hartzera eta bere eredua jarraitzera animatzen ditu. Time aldizkariaren arabera, liburuak «umore zorrotzez esploratzen du hazteak dakarkigun mina».[27]

Barryk idazte eta marraztearen sormen prozesuei buruzko lau liburu ere argitaratu zituen: Making Comics, What It Is, Picture This, eta Syllabus: Notes From an Accidental Professor. Lau liburu horiek sormen pertsonalari bideak irekitzea dute helburu. Publishers Weekly astekariak aipamen berezia eman zion Syllabus liburuari, eta «edozein idazketa- edo marrazketa-estilotan trabatuta gelditu diren eta bertatik ihes egin nahi dutenentzako gida bikaina» dela esan zuen, «beren gogoa sormen berri bati irekitzeko aukera ematen baitie».[28] The AV Club libertimendu webguneak 2014ko komikirik onenetakoen artean sartu zuen Syllabus.[29]

Beste hedabide batzuk

Barryk The Good Times are Killing Me komikia 'Off-Broadway' antzoki batean[oh 2] taularatzeko egokitu zuen. Lana 106 aldiz antzeztu zuten 1991ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra, Broadway hiribideko 2162 zenbakiko McGinn-Cazale antzokian, eta 136 aldiz 1991ko uztailaren 30etik azaroaren 24ra, Minetta Lane antzokian. Mark Brokaw-ek zuzendu zuen. Lehen antzokiko emanaldiak Second Stage Theatre konpainiak ekoitzi zituen, eta Minetta Lane-koak Concert Productions Internationalek. Angela Goethals-ek 1990–91 Obie Saria irabazi zuen Edna Arkinsen papera egiteagatik, eta Chandra Wilson-ek Theatre Word Award sari bat Bonna Willisen paperagatik. 1992an, Outer Critics Circle elkarteak Barry izendatu zuen John Gassner Sarirako.[30][31]

Mother Jones aldizkariak, 1991ko martxotik apirilera bitarteko alean, Barryren Golkoko gerraren kontrako "War" artikulua argitaratu zuen: «Gerra gure DNAn sartuta dago... Nola ausart liteke inor gure bizitzetan txertatzen, beste aukerak egonik?»[32] Aldizkarian argitaratu baino lehen, Barryk artikulua irakurria zuen Ira Glass eta Gary Covinorekin batera aurkezten zuen <i>Chicago Public Radio-ko</i> The Wild Room irratsaioan.[33]

Klaseak eta tailerrak

Lynda Barry San Diego Comicon What It Is liburua sinatzen (2008)

Barryk "Writing the Unthinkable" izeneko idazketa tailerrak ematen ditu Rhinebeck-eko (New York) Omega Institute eta Austin-eko (Texas) The Crossings zentroetan. Haietan, egileak bere sortze lanaren prozesua azaltzen du. Urtero 15 bat tailer ematen ditu herrialde osoan.[8] Tailerretan Marilyn Frasca bere Evergreen State College-ko irakaslearean eragina aitortzen du, eta hari ikasiriko sormen- eta idazketa-teknikak erabiltzen ditu. Teknika horietako asko What It Is liburuan agertzen dira. New York Times-en bere idazketa tailerrei buruz argitaratutako artikulu batean honela laburbiltzen zen bere teknika: «Barry ez dago bereziki interesatuta idazlearen ofizioan. Arreta handiagoa jartzen du ideien sorburuan, eta, batez ere, saiatzen da jendeari laguntzen bere ustez denok dugun jaiotzetiko sormena balia dezan».[8]

2012ko udaberriko seihilekoan, Barry Wisconsin–Madison Unibertsitateko Arte Institutuan eta Arte Sailean egon zen lanean artista egoiliar gisa. Bertan, What It Is: Manually Shifting the Image (Zer da: Irudiaren eskuzko desplazamendua) izenburuko ikastaroa eman zuen.[34][35]

2012ko irailaren 24tik 28ra bitartean, Barry artista egoiliar izan zen Ipar Vancouver barrutiko (Columbia Britainiarra) Capilano Unibertsitateko egoiliarra izan zen. 2013an, Wisconsin–Madison Unibertsitateko fakultatean lanean hasi zen arte saileko irakasle laguntzaile gisa, Wisconsin Institute for Discovery diziplinarteko institutuan integraturik.[36]

2013tik aurrera, Kelly Hogan abeslari eta laguna Barryren laguntzailea izan zen[37], haren irakaskuntza programa antolatzen laguntzeko.[38][39] Barryren Ernie Pook's Comeek komikiaren atal batean, umeak Chicagoko Hideout gau klubeko leiho batean begira daude, Hoganen The Wooden Leg jazz-banda entzuten.

Bizitza pertsonala

Tarte batez, Barryk harremanak izan zituen Ira Glass irrati publikoko kazetari eta aurkezle ospetsuarekin.[40] Washington, D.C.-n bizi izan zen berarekin, laburki, baina hilabete batzuk geroago, 1989ko udan, Chicagora joan zen bizitzera, beste karikaturagile batzuen ondoan egoteko.[10] Glass atzetik joan zitzaion.[41] Barryk, harremana baloratzeko eskatuta, «egin nuen okerrena» izan zela esan zuen, eta Glassek esan ziola «aspergarria eta txepel hutsa zela, eta... ez zela nahikoa momentu hartan berarentzat».[41] Geroago, bere harremanean oinarritutako komiki bat marraztu zuen, Head Lice and My Worst Boyfriend (Buruko zorriak eta inoiz izan dudan mutil-lagunik txarrena), geroago One! Hundred! Demons!... liburuan sartu zuena. [42] Glassek ez du esandakoa ukatu, eta Chicago Readerri esan zion: "Ni ergel bat nintzen. Ondoezik nengoen... Hainbeste gauzari buruz berarekin. Berak nitaz esaten dituen gauza txar guztiak berrets ditzaket".[41]

Barry Kevin Kawularekin ezkonduta dago, belazeen leheneratzean aditua.[43] Elkar ezagutu zutenean, Barry Ragdale Fundazioan artista egoiliar zegoen eta Kawula Lake Forest Open Lands proiektuko lurren administratzailea zen Illinoiseko Lake Foresten. 2002an, Footvilletik (Wisconsin) gertu dagoen esne-etxalde batera joan ziren bizitzera.

Barry oso kritikoa da turbina eolikoekin, eta kanpainia bat lideratu du Wisconsineko gobernuak turbinak eraiki ahal izateko zonifikazio-erregulazio argia ezarri dezan. Energia eolikoak kutsadura akustikoan eta giza osasunean duen eragin negatiboaz eta energia sortzeko eraginkortasun eztabaidagarriaz ere mintzatu da.[44][45]

1994an, Barry dengez gaixotu eta oso larri egon zen.][8]

Sariak

  • 1988 Inkpot Award[46]
  • 2004 Friends of Lulu elkarteak antolaturiko Women Cartoonists Hall of Fame (Emakume komikigileen ospearen aretoa) saria [47]
  • 2009 Eisner Award: errealitatean oinarritutako lanik onena: What It Is[48]
  • 2019 MacArthur Fellow saria[49]

Argitaratutako lanak

Oharrak eta erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata
Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata
Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata
Lynda Barry

(2016)
Bizitza
JaiotzaRichland Center1956ko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Franklin High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakumorista grafikoa, unibertsitateko irakaslea, komikigilea eta ilustratzailea
Lantokia(k)Seattle
Chicago eta Madison
Enplegatzailea(k)Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen  (2012 -
Jasotako sariak

Musicbrainz: a3a79d24-0f56-476f-9f9b-e5f81df4eb2a Discogs: 1518654 Edit the value on Wikidata
  1. Doran, Michael. «2009 Eisner Award Winners» Newsrama.
  2. «12 Women in Comics Who Deserve Lifetime Achievement Recognition» Comicsalliance.com.
  3. Schumacher, Mary Louise. (May 14, 2013). «Wisconsin 'hall of fame' artists announced for 2013» The Milwaukee Journal Sentinel (Milwaukee Journal Sentinel).
  4. Cavna, Michael. «Comic-Con: 'Overjoyed' Rep. John Lewis wins 'the Oscar of comics' for his civil rights memoir (+ winners' list)» The Washington Post.
  5. «Lynda Barry - MacArthur Foundation» www.macfound.org.
  6. Lynda Barry. University of Wisconsin–Madison June 26, 2017.
  7. Women in Comics | Society of Illustrators. .
  8. a b c d e f g Kois, Dan. (October 27, 2011). «Lynda Barry Will Make You Believe In Yourself» The New York Times.
  9. a b Lynda Barry: About. University of Wisconsin-Madison Arts Institute Spring 2012.
  10. a b c Powers, Thom. (November 1989). «The Lynda Barry Interview» The Comics Journal (132).
  11. a b c Garden, Joe. (December 8, 1999). «Interview: Lynda Barry» The A.V. Club.
  12. From a CBC radio interview with Barry by Eleanor Wachtel in 2009, rebroadcast August 27, 2017 on program Writers & Company.
  13. a b (Ingelesez) Grossman, Pamela. (1999-05-18). «Barefoot on the shag» Salon (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  14. Mirk, Sarah. (October 14, 2010). Why Do We Stop Drawing?. Portland Mercury.
  15. (Ingelesez) Powers, Thom. (1989-01-02). «The Lynda Barry Interview» The Comics Journal (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  16. Barry, Lynda. «The Story of Men and Women» Esquire Classic (Hearst Communications).
  17. «The Lynda Barry Interview « The Comics Journal» classic.tcj.com.
  18. Garrity, Shaenon K.. (December 6, 2007). All the Comics #4: Lynda Barry. .
  19. Mixing Up Her Media: Lynda Barry. ReadExpress.com October 2, 2008.
  20. Borrelli, Christoper. (March 8, 2009). «Being Lynda Barry» Chicago Tribune.
  21. «Lynda Barry | Morningside Academy for Design» mad.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  22. (Ingelesez) «An Interview with Lynda Barry» Believer Magazine 2008-12-01.
  23. Nash, Alanna. (September 5, 1999). «Bad Trip» movies2.nytimes.com.
  24. (Ingelesez) Moser, Stephen MacMillan. (September 3, 1999). «Cruddy: An Illustrated Novel» www.austinchronicle.com.
  25. (Ingelesez) Berry, Ellen E.. (2013). «Becoming-Girl/Becoming-Fly/Becoming-Imperceptible: Gothic Posthumanism in Lynda Barry's Cruddy: An Illustrated Novel» A Companion to American Gothic (John Wiley & Sons, Ltd): 405–417.  doi:10.1002/9781118608395.ch32. ISBN 9781118608395..
  26. «Lynda Barry profile» Salon.com.
  27. Arnold, Andrew. (October 18, 2002). Making It Up As You Go Along. Time.
  28. Publishers Weekly Review of Syllabus. Publishers Weekly October 2014.
  29. O'Neil, Tim; Sava, Oliver. (December 10, 2014). «The Best Comics for 2014» AV Club (The Onion).
  30. The Good Times Are Killing Me. Lortel Archives/The Off-Broadway Database (Lucille Lortel Foundation).
  31. The Good Times Are Killing Me. (Minetta Lane) Lortel Archives/Off-Broadway Database.
  32. War. Mother Jones Magazine, page 92 April–May 1991.
  33. Marcia Froelke Coburn. (March 1995). A Touch of Glass. Chicago Magazine.
  34. «Cartoonist and author Lynda Barry is spring artist in residence» UW-Madison News January 18, 2012.
  35. Wing, Dawn. (March 22, 2013). «APA Author Interview — Lynda Barry, Madison, Wisconsin» Asian Pacific American Librarians Association.
  36. English, Marianne. «Cartoonist Lynda Barry Joins Art Department and WID Faculty» University of Wisconsin-Madison.
  37. Hogan, Kelly. (January 18, 2013). «From The Desk Of Kelly Hogan: Lynda Barry» Magnet Magazine.
  38. Kaufman, Al. (June 4, 2012). «Q & A with Kelly Hogan; Playing With Neko Case @ Atlanta Botanical Garden, July 20th» Atlanta Music Guide.
  39. Loerzel, Robert. (May 25, 2012). «Interview: Kelly Hogan» A.V. Club.
  40. Miner, Michael. (November 20, 1998). «Ira Glass's Messy Divorce: What Becomes of the Brokenhearted?» Chicago Reader.

    Barry: "I went out with him. It was the worst thing I ever did. When we broke up he gave me a watch and said I was boring and shallow, and I wasn't enough in the moment for him, and it was over."

    Glass: "Anything bad she says about me I can confirm."
  41. a b c Miner, Michael. (November 20, 1998). «Ira Glass's Messy Divorce: What Becomes of the Brokenhearted?» Chicago Reader.
  42. Cronin, Brian. (January 7, 2010). «Comic Book Legends Revealed #242 | CBR» www.cbr.com.
  43. Kino, Carol. (May 11, 2008). «How to Think Like a Surreal Cartoonist» The New York Times.
  44. McCombie, Brian. (September 10, 2009). «The war over wind» Madison Isthmus.
  45. Miner, Michael. (May 13, 2009). «Not in my back 40» Chicago Reader: The Bleader.
  46. Inkpot Award. San Diego Comic-Con.
  47. Lulu Award. Comic Book Awards Almanac.
  48. 2009 The 2009 Eisner Award Winners Announced at Comicon. ComicsAlliance July 25, 2009.
  49. «Lynda Barry - MacArthur Foundation» www.macfound.org.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found