Chloé Hayden: berrikuspenen arteko aldeak
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} '''Chloé Sarah Hayden''' (Melbourne, 1997ko uztailaren 23a<ref name=":0">{{erreferentzia|izenburua=Chloe Hayden|hizkuntza=en|url=https://www.rottentomatoes.com/celebrity/chloe_hayden|aldizkaria=Rotten Tomatoes|sartze-data=2024-01-30}}</ref>) australiar aktore, Interneteko ospetsu, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile<ref>{{erreferentzia|izenburua=Autistic Heartbreak High actress Chl...» |
(Ez dago alderik)
|
12:37, 30 urtarrila 2024ko berrikusketa
Chloé Hayden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Chloé Sarah Hayden |
Jaiotza | Melbourne, 1997ko uztailaren 23a (27 urte) |
Herrialdea | Australia |
Bizilekua | Geelong |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | youtuberra, aktorea, abeslaria, idazlea, TikToker (en) , motivational speaker (en) , Interneteko ospetsua, disability rights activist (en) , aktibista eta podcasterra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristaua |
chloehayden.com.au eta princessaspien.com | |
Chloé Sarah Hayden (Melbourne, 1997ko uztailaren 23a[1]) australiar aktore, Interneteko ospetsu, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile[2], podcast ostalari eta idazlea da.
Bizitza
Melbournen jaio[1] eta Geelongetik gertu hazi zen[3].
13 urte zituela, hamar aldiz aldatu zuen eskolaz. Depresio eta antsietate larria izan zuen jazarpenaren ondorioz[3]. Orduz geroztik etxean ikasi zuen[4][5]. 13 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten, eta 22 urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua[6][5].
Bi neba eta ahizpa bat ditu, horietatik bi Taiwanetik adoptatuak[7]. Bere nebetako bat ere autista da[3].
Ibilbidea
2016an YouTube kanalean hasi zen, Princess Aspien izengoitia erabiliz[8]. 2020an, ezagun bihurtu zen Sia abeslariak zuzendutako Music filma autismoaren erretratu negatibo eta irrealistagatik kritikatu zuenean[9].
2021eko azaroan, Quinn (Quinni) Gallagher-Jonesen papera lortu zuen Heartbreak High telesailean. Haydenen pertsonaia autista da eta bere ekarpenarekin idatzi zen[10]. Protagonista autista bat antzezten duen lehen aktore autistetako bat da. Haydenek berak esan zion pertsonaia autista bat antzeztea asko gustatu zaiola, ez baitzuen autoestimulazioa ezkutatu behar[4].
2022ko abuztuan, Different, Not Less: A Neurodivergent's Guide to Embracing Your True Self and Finding Your Happily Ever After liburua argitaratu zuen[5].
2022an, Marie Claire aldizkariko australiar edizioko Urteko Emakumeen zerrendan agertu zen[11].
2023ko apiriletik, Boldly Me podcasteko ostalaria da[12][13].
Aktibismoa
Haydenek Heartbreak Highen antzezpenak harrera ona izan zuen, eta kritikari askoren ustez, estereotipatua ez den pertsonaia autista ongi irudikatzea lortu zuen[14].
Autismoari buruzko estereotipoak hautsi nahi ditu bere esperientziei buruz hitz eginez[3]. Pertsona autisten eskubideak eta neuroaniztasunaren mugimendua sustatzen ditu[5].
2023ko otsailean, Haydenek eta beste zaleek Marvel estadioari kapazitismoa leporatu zioten, Harry Stylesen kontzertuan zentzumen-gelara sartzea debekatu zieten ostean[15]. Estadioko administrazioak bigarren zentzumen-gela bat eraikiko zutela eta langileen prestakuntza osagarria antolatuko zutela agindu zien[16].
Bizitza pertsonala
Hayden kristaua[17][18] eta beganoa da[4]. 2024ko urtarrilaren 13an Dylan Rohanekin ezkondu zen[19][20].
Sariak
- 2020: Geelongeko Gazteen Saria[21]
- 2020: Wego saria[22]
- 2022: Australiako Zinema eta Telebista Arteen Saria[23]
- 2022: Marie Claire saria[11]
Lanak
Filmografia
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2017 | Jeremy the Dud | Heidi | Film laburra |
2021 | Sister from the South | Robyn | Film laburra |
2022 | Counter Girls | Grace | Minisaila |
Embrace: Kids | Bere burua | Dokumentala | |
Frankly | |||
2022 - gaur egun | Heartbreak High | Quinn (Quinni) Gallagher-Jones | Telesaila |
2023 | Play School | Bere burua | Atal batean: "Show Time 2" |
Liburuak
- Different, Not Less: A Neurodivergent's Guide to Embracing Your True Self and Finding Your Happily Ever After (2022)
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) «Chloe Hayden» Rotten Tomatoes (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Wright, Elizabeth; Young, Evan. «Autistic Heartbreak High actress Chloé Hayden grew up thinking she 'wasn't supposed to exist'» ABC News 2022-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Boseley, Matilda. «'It's a superpower': an autistic young woman takes her message of inclusion to TikTok» The Guardian 2020-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ a b c (Ingelesez) Topsfield, Jewel. «Chloe Hayden channels her anger at Sia into scriptwriting gold for Heartbreak High» The Sydney Morning Herald 2022-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Hayden, Chloé. (2022). Different, Not Less: A Neurodivergent's Guide to Embracing Your True Self and Finding Your Happily Ever After. Millers Point: Murdoch Books ISBN 978-1-922616-18-0..
- ↑ (Ingelesez) Trombka, James. (2022). «Chloe Hayden: Breaking Stereotypes through Media» Kent State University (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) @chloeshayden. «Five years ago, my brother came home from Taiwan» Twitter 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «This Is Me (aspergers)» Chloé Hayden 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Eloise, Marianne. «I Didn't Expect To See Real Autistic Representation On Screen. I Was Wrong» Huffpost 2022-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Clement, Charli. «Why Heartbreak High's autistic queer representation is so groundbreaking» Digital Spy 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ a b (Ingelesez) «See Chloé Hayden’s Moving Acceptance Speech At Marie Claire’s Women Of The Year Awards» Marie Claire 2022-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Podcast Week: You Don’t Know Me, Cars That Made Australia, Dr Golly and The Experts» Mediaweek 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Boland, Bray. «Chloe Hayden launches Boldly Me podcast» Radio Today 2023-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Gulla, Emily. «Heartbreak High viewers are all praising the show for one important reason» Cosmopolitan 2022-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- ↑ (Ingelesez) Sum, Eliza. «Heartbreak High star accuses Marvel Stadium of ableism at Styles show» The Age 2023-02-26.
- ↑ (Ingelesez) Watson, Meg. «Marvel Stadium announces changes after alleged ableism at Harry Styles show» The Age 2023-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Hayden, Chloé. «Questionable Autism Merchandise» Chloé Hayden 2021-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Christian Advocate for ASD || Chloe Hayden - Part 1 || The Story with Jimmy Colefax» Vision Christian Media 2023-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Tam, Adrienne. «How Heartbreak High Star Chloé Hayden Became A Force For Change» Marie Claire 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Hayden, Chloé. «From this day on, now and forevermore 13.01.24» Instagram 2024-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Who is Chloé?» Chloé Hayden (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) Hayden, Chloé. «Holy guacamole heck on toast, ya girl just won the WEGO health awards!» Facebook 2020-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Ingelesez) «Winners Announced for the 2022 AACTA Awards» Australian Film Institute (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
Kanpo estekak
- 1997ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Melbournetarrak
- Australiako emakume aktoreak
- XXI. mendeko aktoreak
- Interneteko ospetsuak
- Pertsona autistak
- Pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaileak
- Australiako aktibistak
- Giza eskubideen aldeko emakumeak
- Australiako idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Ingelesezko idazleak
- Australiako kristauak
- Beganismoa