Ubuntu (Linux banaketa)

Debian oinarritutako Linux sistema eragilea

Ubuntu idazmahairako Linux sistema eragile oso bat da, Debian banaketan oinarritutakoa. Mark Shuttleworthek eta Canonical Ltd enpresak gidatzen du Ubuntu. Banaketaren izena Hegoafrikako Ubuntu kontzeptutik hartzen du —gutxi gorabehera, "besteekiko humanitatea" esan nahi du—. Banaketa honen ezaugarrietako bat erabilerraztasuna da ("for human beings" du leloa): aplikazio erabilerrazak lehenesten ditu. Bestetik mahaigaineko ingurunetan Unity du.

 Ubuntu linux
Jatorria
Sorrera-urtea2004
Argitaratze-data2004
IzenburuaUbuntu
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa24.04.1 LTS
Honen izena daramaUbuntu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Euskarriax86-64 (en) Itzuli, x86, ARM arkitektura, ppc64 (en) Itzuli, IBM S/390 (en) Itzuli eta RISC-V
Programazio-lengoaiaC++, C, Unixeko shell eta Python
Adin-sailkapenaEveryone
Pakete kudeaketadpkg, Snap (en) Itzuli eta Advanced Packaging Tool
GUI tresnakGNOME
Egile-eskubideakcopyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia
Deskribapena
OinarrituaDebian
Ekoizpena
GaratzaileaCanonical Group Limited (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai

www.ubuntu.com, www.ubuntu-es.org
Facebook: ubuntulinux Twitter: ubuntu Mastodon: ubuntu@ubuntu.social Instagram: ubuntu_os LinkedIn: 234280 GitHub: ubuntu Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://code.launchpad.net/ubuntu

Debian banaketatik desberdintasun nagusia, Ubuntuk sei hilabetero bertsio berri bat kaleratzen duela da. Gainera, laguntza edo mantenua ematen du kaleratzen denetik bederatzi hilabetez probako bertsioetan eta bost urtez bi urtean behin kaleratzen diren LTS bertsioetan. Era honetan Ubunturen intentzioa erdi mailako erabiltzailearentzat eguneratuta dagoen distribuzioa ematea da, baita egonkorra den instalazioa lortzea ere.

Ubuntu 9.10 bertsioan programak instalatzeko erraztasuna, ingelesez

Bertsioak

aldatu

Bertsioen nomenklatura urtea.hilabetea da, ondorioz, 4.10 bertsioa 2004. urteko urrian kaleratu zuten.

Bertsioa Kaleratze data Izena
4.10 2004ko urriaren 20a Warty Warthog
5.04 2005eko apirilaren 8a Hoary Hedgehog
5.10 2005eko urriaren 13a Breezy Badger
6.06 2006ko ekainaren 1a Dapper Drake
6.10 2006ko urriaren 26a Edgy Eft
7.04 2007ko apirilaren 19a Feisty Fawn
7.10 2007ko urriaren 18a Gutsy Gibbon
8.04 LTS 2008ko apirilaren 24a Hardy Heron
8.10 2008ko urriaren 30a Intrepid Ibex
9.04 2009ko apirilaren 23a Jaunty Jackalope
9.10 2009ko azaroaren 29a Karmic Koala
10.04 LTS 2010eko apirilaren 29a Lucid Lynx
10.10 2010eko urriaren 10a Maverick Meerkat
11.04 2011ko apirilaren 28a Natty Narwhal
11.10 2011ko urriaren 13a Oneiric Ocelot
12.04 LTS 2012ko apirilaren 26a Precise Pangolin
12.10 2012ko urriaren 18a Quantal Quetzal
13.04 2013ko apirilaren 25a Raring Ringtail
13.10 2013ko urriaren 17a Saucy Salamander
14.04 LTS 2014ko apirilaren 17a Trusty Tahr
14.10 2014ko urriaren 23a Utopic Unicorn
15.04 2015ko apirilaren 23a Vivid Vervet
15.10 2015ko urriaren 22a Wily Werewolf
16.04 LTS 2016ko apirilaren 21a Xenial Xerus
16.10 2016ko urriaren 13a Yakkety Yak
17.04 2017ko apirila Zesty Zapus
17.10 2017ko urriaren 19a Artful Aardvark
18.04 LTS 2018ko apirilaren 26a Bionic Beaver
18.10 2018ko urriaren 18a Cosmic Cuttlefish
19.04 2019ko apirilaren 18a Disco Dingo
19.10 2019ko urriaren 17a Eoan Ermine
20.04 LTS 2020ko apirilaren 23a Focal Fossa
20.10 2020ko urriaren 22a Groovy Gorilla
21.04 2021eko apirilaren 22a Hirsute Hippo
21.10 2021eko urriaren 14a Impish Indri
22.04 LTS 2022ko apirilaren 21a Jammy Jellyfish
22.10 2023ko urriaren 20a Kinetic Kudu
23.04 2023ko apirilaren 20a Lunar Lobster
23.10 2023ko urriaren 12a Mantic Minotaur

LTS bertsioak

aldatu

LTS siglak ingelesetik zuzen hartu dira, Long-term support esamoldearen siglak dira. LTS siglen marka daukaten bertsioek luzaroago zainduko dira, seguritate eguneraketak eta akatsen konponketak luzaroago egiten saiatuko dira.

LTS bertsioetan produktuaren bizitza luzatzeko zenbait protokolori jarraitzen zaie. Ubunturen konpromisoa da bi urtean behin horrelako LTS bertsioa argitaratzea. Horrela, 2018ko apirileko LTS bertsioak 2023. urtera arteko sostengua izango duela aurreikusten da.

Ubuntu Familia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu