Seberetxe
Buiako (Bilbo) jauregi barrokoa
Seberetxe (Zeberitxa modura ere agertzen da zenbait iturritan) Buia (Bilbo, Bizkaia) auzoko jauregi barrokoa da, XVII. mendean eraikitakoa. Etxaldeari ere ematen dio izena.
Seberetxe | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°13′29″N 2°55′07″W / 43.224776°N 2.918493°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Espainiako gobernuak monumentu izendatu zuen 1980ko urtarrilaren 17an.[1]
Oin laukiduna da, bi solairu eta ganbara dituena. Herritartasunaren eta kultoaren arteko nahasketa du jauregiak. Bi armarri ditu eta bi balkoi. Jabego pribatukoa da. Sarrerako hiru erdi-puntako arku handiak dira eraikinaren ezaugari ikusgarrienak.
Bilbo eta Urduña lotzen zituen errege bidearen ondoan dago kokaturik. Gaur egun, AP-68 autobidetik ikusten da jauregia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Monumentu izendapena BOEn
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Gaztelaniaz) Seberetxe jauregiaren argazkia.