Sanaga Kamerungo ibai nagusia da, herrialdea ekialdetik mendebaldera igarotzen duena. 603 kilometro luze da, Djerem eta Lom ibaien elkargunetik Biafrako golkoraino.

Sanaga
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera918 km
Geografia
Map
Koordenatuak3°33′33″N 9°39′08″E / 3.5593°N 9.6522°E / 3.5593; 9.6522
Estatu burujabe Kamerun
Kamerungo eskualdeEkialdea (Kamerun)
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera129.212 km²
Ur-emaria2.072 m³/s
Bokalea
()
Biafrako golkoa

Geografia

aldatu

Adamawa goi-ordokitik jaisten diren Djerem eta Lom ibaiek eratzen dute Sanaga, eta Edea hiria zeharkatu ondoren Biafrako golkora isurtzen da, Ozeano Atlantikora. 603 kilometro luze da, 918 kilometro luze Djeremekin batera, eta 132.990 kilometro koadroko arroa drainatzen du (Kamerungo azaleraren laurdena).

Ur-jauzi ugari daude ibaiaren ibilguan zehar, zentral hidroelektrikoek argindarra ekoizteko baliatzen dituztenak (Mbakauko eta Edeako urtegiak).

Hidrometria

aldatu

Sanagaren emaria 1943-1980 bitartean neurtu zen Edean, ahoan bertan dagoen hirian.[1] Ibaiak 131.520 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, ia arro osoa. Urteko batez besteko emaria 1.985 m³ segundoko da. Emari handiena urrian du (5.431 m³/s), eta txikiena, martxoan (517 m³/s).

Sanagaren batez besteko emariak (/s), Edean neurtuak
Datuak: 1943 eta 1980 artean

Erreferentziak

aldatu
  1. Sanaga Basin. Station: Edea. compositerunoff.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2022-3-6).

Kanpo estekak

aldatu