Ramón Madariaga
politikari bizkaitarra
Ramón Madariaga Azkuenaga (Bilbo, Bizkaia, 1868ko irailaren 19a - Algorta, Bizkaia, 1940ko abenduaren 27a) bizkaitar politikaria izan zen.
Ramón Madariaga | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1868ko irailaren 19a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Algorta, 1940ko abenduaren 27a (72 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala : zuzenbide | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Kidetza | El Sitio Eusko Ikaskuntza |
Biografia
aldatuZuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilgo unibertsitatean eta merkataritza-lanetan jardun zuen Bilbon. 1910ean errepublikanoekin hasi zen politikan eta, gerora, errepublikaren eta autonomiaren aldeko ahaleginean oinarritu zuen bere politika-jarduera. Lehen Euskal Autonomia Estatutuaren testua idazten parte hartu zuen eta Hego Euskal Herriko udal-mugimendua bultzatu zuen haren alde. Bizkaia Francoren esku geratu ondoren Miarritzen bizi izan zen. 1940. urtean itzuli zen Bilbo aldera, eta Algortan hil zen urte hartako azken aldean, zenbait hilabetez preso egon ondoren.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.