Rafael del Riego
Rafael del Riego y Flórez (Tuña, Tineo, Asturias, 1784ko apirilaren 9a - Madril, 1823ko azaroaren 7a) espainiar militar eta politikaria izan zen. Hirurte Liberaleko buru garrantzitsuenetako bat izan zen.
Rafael del Riego | |||||
---|---|---|---|---|---|
1822ko otsailaren 20a - 1823ko irailaren 27a Barrutia: Asturias (en)
1821eko urria - 1822ko otsaila ← Antonio José Amar y Borbón (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tuña (en) , 1784ko apirilaren 7a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 1823ko azaroaren 7a (39 urte) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Eugenio Antonio del Riego | ||||
Ezkontidea(k) | Scott Castro (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta militarra | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
Biografia
aldatuFrantsesen aurka borrokatu zen Espainiako Independentzia Gerran, eta Napoleonen gudarosteak preso eduki zuen 1814 arte. Armadan sartu zen berriro eta konstituzioaren aldeko mugimenduaren buru bihurtu zen 1820ko urtarrilaren 1ean. Andaluzian zehar ibili zen, absolutismoaren aurkako altxamendua sustatuz, eta Fernando VII.ak Cádizko konstituzioa onartu orduko armak utzi zituen. Galiziako jeneral goren izendatu zuten, baina arazo batzuk izan ondoren Aragoira aldatu zuten.
1821ean betikoz kendu zioten kargua, ezker muturreko liberalen alde zegoelako. Diputatu egon zen gorteetan, masoi-talde baten bozeramaile eta 1823an gudarosteko buru jardun zuen berriro Hirurteko Liberala suntsitu nahi zuen San Luisen Ehun Mila Semeen erasoari erantzuteko. Traidore batzuek saldu zuten Sierra Morenako mendietan, eta preso hartu eta Madrila eraman zuten. Epaitu eta urkatu zuten.
Hil ondoren, Espainiako iraultzaile liberalen irudi nagusi bihurtu zen, eta berak 1820an bere gudari talde iraultzaileentzat idatzarazi zuen martxa militarra izan zen errepublikazaleen himno nagusia. Orobat, Espainiako Bigarren Errepublikako (1931-1939) himno ofiziala izan zen Riegoren Himnoa deituriko martxa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, ere
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael del Riego |