Paxtunwali
Paxtunwali (paxtueraz پښتونوالی) edota Pakhtunwali paxtun herriaren usadiozko bizimoduan jatorria duen ahozko kode etiko bat da. Duela 3.000 urtetatik honat matendu izan den zuzenbide eta gobernu sistema bat dela esan liteke, tribuak praktikoki analfabetoak ziren garaikoak, hortaz ez ziren beren legeak idatziz jartzeko edota eskuizkribuak irakurtzeko gai. Gaur egun, batik-bat, landa eta baserri giroan mantentzen da. Indiar azpikontinentean "Pathanwali" izenez ezagutzen da, izendapenaren esanahia gutxi gorabehera "paxtunen zuzenbidea" edota "bizimodu kodea" litzateke.
Gizaterian ezagutzen den norbanakoaren eskubideei buruzko lehen legeetako bat da. Bizitzaren ohore kode honen arabera, paxtunak euren tribu etsai edo arerioetako kide batek hala eskatutzen baldin badie, haren bizitza errepestatu eta guztiaren gainetik babestera derrigortuak daude. Noski, betekizin hau kide bakar bati mugatua dago. Paxtun diasporan burutzen den ohitura ere bada, eta gaur egun paxtun herrikoak ez diren baina paxtunen artean bizi edota paxtun herrietatik hurbil dauden hainbat afgandar eta pakistandarrek ere bere egin duten ohitura da.
Zineman ohitura hau The Beast (1988, "Piztia" ala "Gerraren Piztia") filmean agertzen da, Afganistango gerran hiltzeko zorian dagoen sobietar soldadu batek paxtun talibanei bizia paxtunwali kodea aipatu eta bizia errespetatzeko erregutzen dienean, eta paxtunak beren usadioari jarraiki sobietar presoaren bizitza errespetatu eta babestera derrigortuak egongo dira, nahiz eta haietako askok gogo txarrez egin, belaunaldiz-belaunaldi bete duten arbasoen ohorearen kodearen usadioak hala agintzen dielako.