Nerea Gálvez

politikari espainiarra

Nerea Gálvez Lavín (Bilbo, 1971 - ) arabar politikaria da Ezker Batua alderdiaren baitan. Javier Madrazoren lehengusina, 2003-2008 urte bitartean Gasteizko Udaleko zinegotzia izan zen. 2008 urtean Arabako Batzar Nagusietako batzarkide eta bertako mahaiko idazkari karguak hartu zituen. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan batzarkide aukeratua izan zen berriz ere. Arabako ahaldun nagusia aukeratzeko ondorengo bozketan euren hautagaitzari eman zioten botoa, PP alderdiaren hautagaitzari garaipena emanez horrela. Aldi berean, prozesu berean EAJ alderdiarekin izandako negoziazioen porrotaren ostean, horietan EBko kideentzako lanpostuak eta alderdiarentzako dirua eskatu zeneko eskandalu politikoan nahasturik gertatu zen.

Nerea Gálvez
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ezker Batua


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.