Lorentz Parke Nazionala

Lorentz parke nazionala eremu babesturik handiena da Hego-ekialdeko Asian, 25 056 km² inguru hartzen ditu.[1] Ginea Berriko uhartean dago, Papua probintzian, Indonesiako artxipelagoan. Munduko eremu babestu bakarra da hainbat ingurune naturalezko sekuentzia etengabea eta ukitu gabea duena: eremu elurtuak, itsasoko giro tropikala, lautada zabalak eta oihan tropikal hezeak. 1997an ezarri zen, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an.[1]

Lorentz Parke Nazionala
Gizateriaren Ondare
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Garaiera64 m
Motanational park of Indonesia (en) Itzuli eta natura erreserba
Azalera25,056 km²
EponimoaHendrikus Albertus Lorentz (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak4°45′00″S 137°50′00″E / 4.75°S 137.83333°E / -4.75; 137.83333
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Papua

Sudirman mendilerroan kokatuta dago.

Talka egiten ari diren bi plaka kontinentalen arteko loturan dagoenez eremu horrek geologia konplexua du, glaziazioetan zehar zizelkatutako formazio menditsuekin. Ingurune horretan, halaber, Ginea Berriko uharteetako biziaren bilakaera jasotzen duten erregistro fosilak daude, endemismo ugarirekin eta eskualdeko biodibertsitate-maila altuenarekin.

Parkearen izena Hendrikus Albertus Lorentz (1871-1944) esploratzaile neerlandarra omentzeko aukeratu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Unesco. (1999). Lorentz National Park. .

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorentz Parke Nazionala