Lambic
Lambic garagardo mota bat da, nagusiki Bruselan eta haren inguruko eskualdean ekoizten dena. Berezko hartziduraren bidez egiten da, alegia, inguruneko eguratsean dauden legamiek eragiten dute hartzitzea.[1] Arrazoi horregatik, zapore garratz nabarmena du. 86 mikroorganismo baino gehiago identifikatu dira lambic garagardoan, horien artean Brettanomyces bruxellensis eta Brettanomyces lambicus.
Lambic | |
---|---|
Jatorria | Belgika |
Legamia mota | Hartzidura espontaneoa |
Alkohol-graduazioa | %2–8 |
Kolorea | Hori argitik urre-kolore bizira. Gorria fruituekin egiten denean. |
Malta portzentajea | %66 |
Izena
aldatuGaragardo mota honen aipamenik zaharrena 1794koa da, "allambique" izenarekin. 1811ko iragarki batean "lambicq" deitzen zaio, eta "alambic" 1817ko eta 1829ko aipamenetan. Ziur asko alanbikeari egiten dio erreferentzia, ekoizpen-prozesuan destilagailurik erabiltzen ez den arren. Beste batzuen iritziz, Halle udalerriko Lembeek herriaren izenetik letorke.[2][3]
Motak
aldatuJarraian agertzen diren barietate guztiek ez dute Adierazpen Geografiko Babestua:
- Lambic berezkoa.
- Gueuze
- Mars
- Faro
- Kriek
- Fruit
Belgikako lambic garagardotegiak
aldatu- Belle-Vue garagardotegia, InBevena (Brusela)
- Boon (gozoa eta tradizionala) (Lembeek)
- Brasserie Cantillon (tradizionala) (Brusela)
- De Keersmaeker, Scottish & Newcastlena, ezagunagoa bere Mort Subite markagatik (Kobbegem)
- De Troch, Chapeau lambicak ere ekoizten dituena (Wambeek)
- 3 Fonteinen (Beersel)
- Girardin (St. Ulriks-Kapelle)
- Lindemans garagardotegia (Vlezenbeek)
- Oud Beersel (berriki berrirekia), orain Frank Boonek egina (Beersel)
- Timmermans (Itterbeek)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Agirre, Edorta. Garagardoa. Berria, 2012ko martxoak 17, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-14).
- ↑ Lambic. cervezapedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-15).
- ↑ Kerckhoven, Bart. Lembeek dan toch niet bakermat van Lambiek. hln.be (Noiz kontsultatua: 2024-6-15).