Kitasato
Kitasatoa kimika laborategiko beirazko materialaren barnean dagoen matraze bat da. Albo batean hodixka bat duen horma lodiko Erlenmeyer matraze bezala definitu daiteke.
Kitasatoaren gainean Büchner inbutu bat jartzen da iragazpaperarekin eta bere alboko hodixkan iturri bati konektatutako tutu bat. Iturriari konektatutako tutuari esker hutsa egitea lortzen da eta honi esker, hutsean egindako iragazketa egitea ahalbideratzen da. Kitasatoaren horma lodiek presio desberdintasunak jasateko indarra emateaz gain, barnean hutsa mantentzen laguntzen diote.
Erabilerak
aldatuBere erabilera hedatuena, hutsera iragazketa da. Büchner inbutuan, iragazpaperaren gainean iragazi nahi den substantzia jartzen da. Hutsean egindako iragazketaren ondorioz, iragazkina kitasatora pasako da eta Büchner inbutuan hondakinak geratuko dira.