Kassel[1] hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.

Kassel
Kassel
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeKassel gobernu-eskualde
AlkateaSven Schoeller (en) Itzuli
Izen ofizialaKassel
Jatorrizko izenaKassel
Posta kodea34117, 34128 eta 34117–34134
Udalerri kodea06611000
Geografia
Koordenatuak51°18′57″N 9°29′53″E / 51.31578°N 9.49792°E / 51.31578; 9.49792
Map
Azalera106,78 km²
Altuera176 m
MugakideakLandkreis Kassel (en) Itzuli eta Göttingen barrutia
Demografia
Biztanleria204.687 (2023ko abenduaren 31)
485 (2022)
alt_left 104.484 (%51) (%49) 100.203 alt_right
alt_left 102.151 (%49,9) (%48,3) 98.897 alt_right
Dentsitatea1.917 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1330 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia0561
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRamat Gan, Mulhouse, Florentzia, İzmit, Rovaniemi, Jaroslavl, Berlin-Mitte, Arnstadt, Montana (Bulgaria) eta Västerås udalerria
MatrikulaKS
kassel.de

Etimologia

aldatu

Izena Castellum Cattorum zuen erromatarren garaian eta Kato leinu germaniarraren gaztelua esan nahi zuen. X mendean Chasella izena zuen eta 1926an hartu zuen gaur egungo Kassel izena.

Historia

aldatu

Kassel herriaren lehenengo aipamena 913 urtekoa da. Fulda ibaiaren gaineko zubia zaintzen zuen gotorlekua zuen herriak. 1189ko dokumentu batean hiri eskubideak dituela aipatzen da, baina ez da jakina noiz eskuratu zituen.

XVI mendean kalbinismoaren alde egin zuen eta hiria asko gotortu zen katolikoengandik babesteko. 1685ean Frantziatik ihesi zetozen 1.700 higanot protestante hartu zituen.

 
Wilhelmshöhe jauregia
 
Herkules, Kassel
 
Orangerie jauregia

1805 urtean Grimm anaiak bertako liburutegian lanean ari zirela aurkitu zituzten gerora bilduma osatuko zuten ipuin eta kondairak. 1807an Napoleonek hartu eta Westfaliako Erresumaren hiriburu bihurtu zuen, baina 1813an berriz ere printze-hauteslearen menpeko lur bihurtu zen. 1866an Prusiak eskuratu zuenean printzearen egoitza izateari utzi zion.

Bigarren Mundu Gerran Dachau kontzentrazio-esparrurako azpi-esparru bat egon zen bertan. Aliatuek gogor bonbakatu zuten hiriaren %90a suntsituz. 10.000 pertsona hil ziren eta 150.000 etxerik gabe gelditu. Lantegiek berriz ez zuten ia kalterik izan. 1945ean estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz hiru egunetan zehar etxez-etxeko tiroketekin aurrera eginez.

Gerra ondoren hiria berreraikitzeari ekin zitzaion. Hiriaren suburbioek oraindik XIX mendeko eraikinak badituzte.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Wilhelmshöhe jauregia (Schloss Wilhelmshöhe): Gilen IX landgraveak 1786an eraikitako jauregia da. Barruan greziar eta erromatar artearen erakusgarri den bilduma zabala dauka, baita Rembrandten margoen bilduma handia ere. Jauregiaren ondoan Herkulesen monumentua dago, zeinetik urjauzi ugariko kanal artifiziala jeisten den. Albo batean Löwenburg gaztelua ere badu, "lehoien gaztelua" esan nahi du, eta Erdi Aroko gaztelu baten erreplika da.
  • Orangerie: Karlos landgraveak 1703 eta 1711 artean eraikitako jauregia da. Karlsaue parkean dago eta 140 metrotako luzera du. 1955ean planetario bat gehitu zitzaion.

Hiri senidetuak

aldatu

Kassel ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu