Juan Manuel Fangio (Balcarce, Buenos Airesko probintzia, 1911ko ekainaren 24a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 17a) 1 Formulako argentinar gidaria izan zen, 1950eko hamarkadako onena eta historiako onenetakoa. Bost munduko txapelketa irabazi zituen, 46 urte geroago Michael Schumacherrek hautsi zuen errekorra ezarriz. Munduko txapelketa lau talde ezberdinekin (Alfa Romeo, Maserati, Mercedes eta Ferrari) irabazi duen bakarra da.

Juan Manuel Fangio

Bizitza
JaiotzaBalcarce (en) Itzuli1911ko ekainaren 24a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1995eko uztailaren 17a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, 1 Formulako gidaria eta automobil-pilotua
Jasotako sariak

IMDB: nm0266775 Find a Grave: 9881 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Gurasoen nahiaren kontra hasi zen auto lasterketetan parte hartzen. 1939an lehen automobila erosi ahal izan zuen herriko bizilagunen laguntzari esker. Argentinako lasterketetan hasi zen lehenengo, eta ondoren, nazioartean. 1951n 1 Formulako munduko lasterketa irabazi zuen lehen aldiz. Gerora, beste lau aldiz izan zen munduko onena, 1954tik 1957ra. 60 titulu baino gehiago lortu ondoren, 1958an utzi zituen lasterketak, 47 urte zituela.

Argentinan heroitzat izan dute. Hil zenean, Argentinako lehendakari Carlos Saúl Menemek haren gorpua Casa Rosadan beilatuko zela erabaki zuen.

 
Fangio lasterketa batean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel Fangio