James Rothman
James Edward Rothman (Haverhill, Massachusetts, 1950eko azaroaren 3a) estatubatuar biokimikaria da. 2013ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Randy Schekman eta Thomas Südhofekin batera besikulako zirkulazioa erregulatzen duen makinerian eginiko aurkikuntzak. Gure zeluletan oinarrizko garraio sistema da makineria hori.
Fisika ikasi zuen Yaleko Unibertsitatean eta biokimika Harvardeko Unibertsitatean. 2003an Memorial Sloan-Kettering Cancer Centerreko biokimika zelularreko saila sortu zuen New Yorken. Irakasle da Yaleko Unibertsitatean, Columbiako Unibertsitatean eta University College Londonen.