Helveziar Errepublika

Helveziar Errepublika (alemanez: Helvetische Republik; frantsesez: République helvétique; italieraz: Repubblica Elvetica; latinez: Republica Helvetiorum) gaur egungo Suitzaren aitzindaria da. Suitzako Konfederazio Zaharraren gainbeheran sortu zuten, Frantziako Lehen Errepublikaren estatu satelite moduan.

Helveziar Errepublika
Helvetische Republik
République helvétique
Repubblica Elvetica
1798 – 1803
Errepublika
Helveziar Errepublikako bandera

Helveziar Errepublikako armarria

Errepublika 1802ko Konstituzioaren arabera
Geografia
HiriburuaAarau, gero Luzerna
Historia
Errepublikaren aldarrikapena1798ko apirilaren 12a
Konstituzio federala1802ko otsailaren 27a
Aurrekoa
Suitzako Konfederazio Zaharra
Ondorengoa
Suitzar Konfederakundea

Frantziarrek Suitza inbaditu zutenean Helveziar Errepublika sortu zuten. Inbaditzaileek lokalismo eta askatasun tradizionalak nahasi zituzten, modernizatze-erreformak ezarri arren.[1][2] Bastioi katolikoetan erresistentzia latzagoa izan zen eta 1798ko udaberrian matxinada armatuak izan ziren Suitzako erdialdean. Frantziako Armada matxinadak zapuzteko gai izan zen eta suitzarrek bere demokrazia tradizionalean, zergetan eta Administrazioaren zentralizazioan nabaritu zituzten aldaketak.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lerner, Marc H.. (2004). «The Helvetic Republic: An Ambivalent Reception of French Revolutionary Liberty» French History 18 (1): 50-75..
  2. Palmer, R.R.. The Age of the Democratic Revolution. 2, 394-421 or..
  3. Otto Dann; John Dinwiddy. (1988). Nationalism in the Age of the French Revolution. Continuum, 190–98 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Suitzako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.