Gizon Ikusezina (jatorrizko ingelesezko izenburua The Invisible Man) Herbert George Wells ingeles idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberri bat da. 1897an Pearson's Weekly astekarian atalka argitaratua izan zen.

Gizon Ikusezina
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHerbert George Wells (1897)
Argitaratze-data1897
Generoazientzia-fikzioa, beldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Invisible Man
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaGizon Ikusezina
ItzultzaileaMiren Arratibe
Argitaratze-data1997
BildumaLiteratura Unibertsala
Orrialdeak248
ISBN9788483250419

Argumentua

aldatu

Griffin zientzia aurkikuntza garrantzitsu bat lortuz dirua irabazi duen ingeles mediku buruargi bat da, horretarako izaki bizidunak nahiz objektuak ikusezin bilakatzeko modua topatzea otu zaio.

Esperimentuak burutzeko West Sussex konderriko Iping udalerrira joango da, bertako The Coach and Horses ostatuan bizitzen jarriz. Laisterrera, kanpotarraren itxura bitxi eta jokaera ezohikoak herritarrengan esamesak eta beldurra piztuko ditu. Harrotzak beroki lodi eta luzea eta eskularruak jantzi eta bere aurpegia guztiz estaltzen duten benda, betaurreko eta hegal zabaleko kapela daramatza, gainera, bakar-bakarrik egon nahi du, ia egun osoz bere gelan sartuta eta laborategiko gailu eta substantzia kimikoen artean igaroz, kanpora soilik gauez ateratzen delarik.

Itzulpena

aldatu

1997an Miren Arratibelek euskaratu zuen.

Zinema

aldatu

Kanpo estekak

aldatu