Errefortzu dosi
Medikuntzan eta Immunologian, errefortzu dosia txerto baten inokulazio gehigarriari deritzo, lehenengo txertaketatik (dosi primarioa) denbora bat igaro ondoren jartzen dena. Txerto batzuekin errefortzu dosiak beharrezkoak dira, txerto horien dosi primarioek ematen duten babesa denborarekin desagertzen delako, eta ondorioz immunitate-sistema indartzeko dosi primarioan inokulatu ziren antigenoak berriz aurkeztu behar zaizkio immunitate-sistemari.
Txerto batzuek betiko immunitatea ematen dute. Txikitan jartzen dizkigute, eta bizitza osorako balio dute (errubeola edo elgorriaren aurkakoak, esaterako) [1]. Baina beste txerto batzuek ez dute betiko immunitatea ematen, eta tarteka jarri behar dira (tetanosena, adibidez; 10 urtetik behin errefortzu-dosia beharrezkoa da). Horren arrazioa da immunitate-sistemaren oroimen zelulak (T eta B linfozitoak), lehenengo txertaketarekin ugaldu direnak, denborarekin desagertzen direla [2] [3]
Badaude txertoak behin baino gehiagotan jartzen direnak baina errefortzu dosiak ez direnak. Esaterako, gripearen edo COVID-19aren aurkako txertoak. Txerto horiek urtero jartzen dira antigeno birikoak urtero aldatzen direlako eta, beraz, txertoaren dosi primarioek babesik ematen ez dutelako birusaren mutazioen aurrean. Txerto horiek txerto "eguneratuak" dira, urtero antigeno edo mikrobio ezberdinak erabiltzen dituztelako. Errefortzu dosian jartzen diren txertoek, aldiz, beti antigeno edo mikrobio bera erabiltzen dute [4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHU (2019), 118 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
- ↑ Pichichero, M. Vacunaciones de recuerdo: ¿puede la memoria inmunológica adelantarse a la patogénesis de la enfermedad? Pediatrics, vol. 68, num. 6 (2009)
- ↑ Charles A Janeway, Jr; Travers, Paul; Walport, Mark; Shlomchik, Mark J Immunological memory Nationa Library of Medicine
- ↑ Ben-Joseph, E.P. Vacunas de refuerzo KidsHealth