Erinome (grekoa: Ερινόμη), edo Jupiter XXV, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Erinome (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)22,8
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard (mul) Itzuli, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Yanga R. Fernández (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2000ko azaroaren 23a
Honen izena daramaErinome (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis28.853.322 km
Periapsis17.119.250 km
Ardatzerdi handia22.986.286 km
Eszentrikotasuna0,266
Orbita-periodoa711,965 egun
Makurdura orbitala163,73788 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa1,6 km
Masa45 Pg
Dentsitatea2,6 g/cm³
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2000 J 4

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Erinome satelite txikia da (3,2 km-ko diametroa du) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin, 164,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin eta 0,23-0,27ko eszentrizitatearekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.

Aurkikuntza

aldatu

Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 23an. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.

Izendapena

aldatu

Erinome satelite-izena mitologia grekoko Erinome pertsonaian du jatorria; Erinome Zelesen alaba zen, eta Zeusen maitaleetako bat.

Hasieran, S/2000 J 4 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren laugarren satelitea zela. Erinome behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.

Kanpo estekak

aldatu