Elisabetta Dami
Elisabetta Dami (Milan, 1958) haur literaturako italiar idazle bat da, besteak beste Geronimo Stilton pertsonaiaren liburu sortaren egilea. Bilduma honetako lehen 22 liburuak euskaratuta daude.
Elisabetta Dami | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | haur literaturaren idazlea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Gerónimo Stilton/ Tea Silton |
elisabettadami.com eta geronimostilton.be | |
Bizitza
aldatuPiero Dami argitaratzailearen alaba izanik, hamahiru urte zituela hasi zue bere ibilbidea literaturaren munduan, bere familiaren argitaletxean, zuzentzaile-lanak egiten. Lehen narrazioak 19 urterekin egin zituen.
Hegazki-pilotu eta paratxutista karneta atera zuen 20 urterekin, eta 23 urte zituenean munduan zeharreko bidaia luze bati ekin zion berak bakar-bakarrik. Biziraupen-ikastaro bat egin zuen Mainen, Estatu Batuetan. Bidaia horretan, hainbat abentura bizi izan ditu: trekkinga Nepalen, Kilimanjaro mendia igo, Saharako 100 kilometroko maratoia, eta hiru aldiz parte hartu du New Yorkeko maratoian.[1]
Geronimo Stilton
aldatuOspitale pediatriko batean borondatezko lanak egiten ari zelarik bururatu zitzaion ume eta gaztetxoentzako abenturazko istorio batzuk idaztea, sagu bat protagonista zutenak, ospitaleko umeak dibertitzeko. Hori izan zen Geronimo Stilton pertsonaiaren jaiotza. Italian egundoko arrakasta izan zuen, bai eta gero beste leku askotan ere, liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli direlako, besteak beste euskarara. Stiltonen istorioetan, abenturak eta umorea dira nagusi, eta laguntasuna, bakea eta naturarekiko errespetua sustatzen dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Italieraz) Elisabetta Damiren biografia italieraz