Eduardo Puelles
Eduardo Antonio García Puelles (Barakaldo, 1960ko urtarrilaren 8a - Arrigorriaga, 2009ko ekainaren 19a), Espainiako Polizia Nazionaleko inspektore burua izan zen.
Eduardo Puelles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Antonio Puelles García |
Jaiotza | Barakaldo, 1960ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Arrigorriaga, 2009ko ekainaren 19a (49 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: Murder of Eduardo Puelles (en) |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia eta Policia national (en) |
Jasotako sariak |
Bizitza
aldatuBarakaldon jaioa, Arrigorriagako Ollargan auzoan bizi izan zen betidanik. 1982an sartu zen polizian, 1993an inspektore bihurtu zen eta 2002an informazioko inspektore buru. Terrorismoari, kale borroka eta ETAri buruzko ikerketak burutu zituen. Bilboko Indautxu auzoan dagoen San Mames Zumarkaleko komisarian egiten zuen lan.
Puellesek zuzendu zuen azken polizia operazioa Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean burutu zen,[1] bertako hainbat gazte atxilotu zituztenean Segiko kideak izatearen akusaziopean. Gazteak bost egunez inkomunikatuta izan zituzten eta tratu txarrak salatu zituzten.[2]
2009ko ekainaren 21an, goizeko bederatziak inguruan lanera zihoala, ETAk jarritako lapa-bonba batek, lehertu eta bertan hil zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Meticuloso, tenaz y 'euskaldun' Elpais.com, 2009ko ekainaren 21a
- ↑ Encarcelan por ser de Segi a seis de los ocho jóvenes de Lea-Artibai[Betiko hautsitako esteka] Gara, 2008ko urtarrilaren 27a
Kanpo estekak
aldatu- Albistea Berria egunkarian.[Betiko hautsitako esteka]
- Atentatuari buruzko albistea Eitb.com webgunean.[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |