Daryl Hannah
Daryl Christine Hannah (Chicago, Illinois, 1960ko abenduaren 3a) estatubatuar aktore bat da.
Daryl Hannah | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daryl Christine Hannah |
Jaiotza | Chicago, 1960ko abenduaren 3a (63 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Susan Metzger |
Ezkontidea(k) | Neil Young (2018 - |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Francis W. Parker School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, modeloa, telebista-aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, ekintzaile ekologista, errealizadorea, ekoizlea, telebista-ekoizlea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | giltzadia |
|
Zinean 1978an debutatu zuen. 1984an ospetsu bihurtu zen Ron Howardek zuzendutako Splash filmean egin zuen "Madison" sirenaren antzezpenagatik. Izarra izan da Hollywoodeko film ugaritan 1980ko hamarkadan. 2003an, Quentin Tarantinoren Kill Bill filmean egin zuen Elle Driver hiltzailearen paperean nabarmendu zen, zenbait urtez paper protagonistarik jaso gabe egon ondoren.
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuDaryl Hannah Illinois estatuko hiriburu den Chicagon jaio zen 1960ko abenduak 3an. Bere gurasoak bera jaio eta gutxira dibortziatu ziren. Hannah, 11 urte zituenetik barazkijalea da. Bi neba-ahizpa ditu, Don eta Page Hannah, gaur egun aktoreak direnak, baita ahizpaorde bat ere, Tanya Wexler, zinema zuzendaria dena. Haurtzaroan jasan zuen istripu baten ondorioz, Hannahk bere ezker eskuko hatz erakuslearen zati bat galdu zuen.
Oso lotsatia zen, eta autismotik gertu zegoen gaitz batekin diagnostikatua izan zen. Hannah Francis W. Parker eskolara joan zen (non gizonezkoen futbol taldean jokatu zuen) eta Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatera ere non antzerkia ikasi zuen.
Karrera
aldatuHannahk zinean 1978an debutatu zuen Brian de Palmaren beldurrezko filma den The Fury filmean agerpen labur batekin. Jarraian, 1980ko hamarkadaren hasieran zenbait agerpen izan zituen, horien artean nabarmenena Ridley Scotten Blade Runnerreko erreplikanteetako baten paperean, Pris izenekoa.
Baina 1984an egin zen ospetsu, Ron Howarden Splash filmean Madison izeneko sirenaren papera egin zuenean, txarteldegiko arrakasta handia izan zena, non galai bezala Tom Hanks izan zuen. Film honek Hannah zine izar mailara igo zuen. Hurrengo urtean, oraingoan ere Tom Hanksekin batera, Zapata gorridun gizona protagonizatu zuen.
Hannahren beste paper batzuk hamarkada horretan Steel Magnolias eta Wall Street bezalako arrakastetatik The Clan of the Cave Bear bezalako porrotetaraino izan ziren, azken honek oso kritika kaxkarrak jaso zituelarik, txarteldegian ere porrota jasoz. Hannahk 1987an Fred Schepisiren Roxannen paper protagonista egin zuen, Edmond Rostandek idatzitako Cyrano de Bergeracen bertsio modernoa izan zena. Roger Ebertek Hannahren antzezpena "gozoa" eta "adeitsua" bezala deskribatu zuen.
1990eko hamarkadan, Hannahren paperen artean erraldoi baten paper protagonista 1993ko Attack of the 50 Foot Woman telebistarako filmean egon zen, film hau ekoitzi ere egin zuelarik. Jack Lemmonen pertsonaiaren alaba bezala ere agertu zen Grumpy Old Men izeneko filmetan. Hamarkada honetan bere karrera beherakadan hasi zen, lehen mailako aktoreengandik urrunduz eta soilik Robert Altmanen "Interes Gatazka", Hector Babencoren "Jaunaren zelaietan jostatzen" eta Fernando Truebaren Two Much filmetan nabarmenduz. Gainbehera honekin batera, zine independentera hurbildu zen "Benetako ilehori bat" bezalako filmekin. 1995ean Empire aldizkariak Hannah "zinearen historiako 100 izarrik sexienak" izeneko zerrendako 96. postuan sailkatu zuen. Urte horretan bertan, ia hamarkada batez, Kill Billen izango zuen papera aurreratu zuen hiltzaile soziopata baten papera egin zuenean, Leann Netherwood, The Tie That Binds filmean.
Hannahren azken paperen artean ezagunena Kill Billen bi filmetan egin zuen Elle Driver hiltzailearena da. Film horietan izan zuen antzezpena, Silver City eta Babysen Etxea bezalako beste ekoizpen batzuetan izan zuen agerpenarekin batera, kritikoren batzuk Hannahren zinerako itzulera bezala deskribatu dute, 1990eko hamarkadaren erdialdetik profil altuko filmetan agertu ez zena. 2004an Playboy aldizkarian agertu zen argazki sesio adierazgarri batean.
Hannahk eta Hillary Shepardek Liebrary izeneko taula jokoa asmatu zuten. Hannahk joko honi buruz The Ellen Degeneres Show saioan hitz egin zuen 2005eko abenduan.
Bizitza pertsonala
aldatuHannah, gaur egun Colorado estatuan bizi dena, ekologista sutsua da eta eguzki energia erabiltzen du. Erregai bezala biodiesela erabiltzen duen auto bat ere badu.
Hannah ez da sekula ezkondu baina John F. Kennedy, Jrekin, Jackson Browne eta Robbie Williams abeslariekin eta Val Kilmer aktorearekin harremanak izan ditu.
2006ko ekainak 13an, etxaldetar talde batekin batera gune historiko baten kontserbaziorako protesta bezala autoritateekin izan zuen konfrontazio baten ondorioz atxilotua izan zen. Zuhaitz batera lotu zuen bere burua South Central Farmen, Los Angeleseko erdi hegoaldean landetxearen berehalako salmentaren aurka protestatzeko. Landetxea 1992ko gertaeren ondoren sortua izan zen (biolentziazko desordenak) jendeari eurentzako janaria landatzea ahalbidetzeko. Alabaina, jabeak landetxea saltzea erabaki zuen.
Filmografia hautatua
aldatu- 1982 Blade Runner eta Summer Lovers
- 1983 The Final Terror
- 1984 Splash, Reckless eta The Pope of Greenwich Village
- 1986 The Clan of the Cave Bear eta Legal Eagles
- 1987 Roxanne eta Wall Street
- 1988 High Spirits
- 1989 Steel Magnolias
- 1990 Crazy People
- 1991 At Play in the Fields of the Lord
- 1992 Memoirs of an Invisible Man
- 1993 Grumpy Old Men
- 1994 The Little Rascals
- 1995 The Tie That Binds eta Grumpier Old Men
- 1996 Two Much
- 1998 Rear Window, Addams Family Reunion, The Real Blonde eta Rescuers: Stories of Courage: Two Families
- 1999 Speedway Junky eta My Favourite Martian
- 2000 Dancing at the Blue Iguana
- 2002 Run for the Money eta A Walk to Remember
- 2003 Northfork, Casa de los Babys eta Kill Bill: Volume 1
- 2004 Kill Bill: Volume 2, Silver City, Whore eta Careful What You Fish For
- 2006 Love is the Drug, Keeping Up with the Steins eta Olé
- 2007 The Poet eta All the Good Ones Are Married
- 2008 Dark Honeymoon, Shark Swarm, Fashion: The Movie, Vice eta Love and Virtue
- 2009 Shannon's Rainbow
- 2010 A Closed Book
- 2011 A Fonder Heart eta Eldorado
Zuzendari bezala
aldatuAntzerkian
aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daryl Hannah |