Dario III.a
Dario III.a Kodomano[1] (Txantiloi:Lang-pe, Dāriyūsch; antzinako persieraz: Dārayavahusch, Dārayavausch; antzinako grezieraz: Δαρεῖος; latinez: Darius; Persia, K.a. 380 aldean - Baktriana, K.a. 330), jaiotza izena Artaxata, Persiako erregea izan zen K.a. 522 eta K.a. 486 bitartean, Akemenestar dinastiaren azkena.
Dario III.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 336 - K.a. 332 ← Artaxerxes IV.a Arses - Alexandro Handia →
K.a. 336 - K.a. 330 ← Artaxerxes IV.a Arses - Bessos →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Persis (en) , K.a. 380 aldean | ||||||
Heriotza | Baktriana, K.a. 330eko uztaila (49/50 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Persepolis | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Arsames | ||||||
Ama | Sisygambis | ||||||
Ezkontidea(k) | Stateira (en) Abandokht (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Akemenestar dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Zoroastrismoa |
Bizitza
aldatuArtaxata Arsames eta Sisigambisen semea, eta Artaxerxes II.a Mnemonen biloba zen; zehar ahaidetasuna zuen, beraz, Persiako erregeren familiarekin. Baina K.a. 336an tronuratu egin zen, Bagoas bizirrak Artaxerxes erregea eta honen seme Arses hil ondoren[2]. Errege bihurtu ondoan hartu zuen Dario izena.
Persiar Inperio ez-egonkorrean kontrola ezartzen saiatu zen errege izendatu berria. Pribilegiorik galdu nahi ez zuten satrapen agintepean zeuden lurralde asko; mendeko kontentagaitz eta altxamendurako prest zeudenak ere asko ziren. Kanpora begira, Filipo II.a Mazedoniakoa zen mehatxurik handiena, baina K.a. 336ko urrian hil zuten[3], eta horrek bertan behera utzi zuen persiarren aurkako kanpaina.
K.a. 334an Alexandro Handiak, Filiporen ondorengoak, Asia Txikia inbaditu zuen, greko-mazedoniar gudarostearen buru zela. K.a. 333an Dariok berak hartu zuen persiar armadaren gidaritza, mazedoniar erregeari aurre egiteko; baina Issosko guduan, K.a. 333ko azaroaren 12an, izugarrizko porrota jaso zuen, eta ihesari eman zion, familia eta gainerako guztia atzean utzita. Gaugamelako zelaian, Mesopotamian, berriz egin zion buru Alexandroren gudarosteari. Baina desegigoa itzela pairatu zuen Gaugamelako guduan ere, K.a. 331ko urrian. Horren ondoren, satrapa talde batek bahitu zuen Dario eta, Alexandroren osteak hurbil zirela-eta, hilaraztea erabaki zuten. Rayn hil zuten, gaur egungo Teherandik ekialdera[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 6 or..
- ↑ Darius III. global.britannica.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ The death of Philip. livius.org.
- ↑ The death of Darius III. livius.org.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dario III.a |