Bekatxo
Bekatxoa, begitxindorra edo beltxorra betazalen ertz librean agertzen den hantura akutua da, zorne-jarioarekin. Kanpokoa izan daiteke (Zeisen guruinak erasaten direnean) edo barnekoa (Meibomiusen guruina denean erasandakoa).
Bekatxoa | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | blefaritisa, eyelid disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | oftalmologia |
Arrazoia(k) | Staphylococcus aureus |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H00 |
GNS-9-MK | 372.0 |
GNS-10 | H00 |
GNS-9 | 372.0 |
DiseasesDB | 12583 |
MedlinePlus | 001009 |
eMedicine | emerg/755 |
MeSH | D006726D006726 |
Disease Ontology ID | DOID:9909 |
Zornea eta ura dute, eta lehertzen badira bakterioak hedatu ahal dira. Staphylococcus aureus bakterioak eragin ohi ditu[1].
Izenak
aldatuEuskaraz izen ugari hartzen ditu: betarro, betatxo, bet(t)or, betxindor, betxor, galkizkin, izor, memor, mimor, min-txingor, mitxindor, mitxingor, pettaro, petxor, pinttor, pintzindor, pittor, txeldor, txindor, txintxur, txotor, txuntxur, zeldor[2].
Sintomak
aldatuBekatxoa agertzen denean, puntu txikia eta horixka da. Zornez betetzen den heinean, hantura handituz doa.
Hauek izan daitezke sintoma nagusiak:
- Koxkorra goiko edo beheko betazalean.
- Hantura lokala betazalean
- Min lokala betazalean
- Gorritasuna
- Biguntasuna
- Zarakarra betazal ertzean
- Erremina begian
- Hazkura begian
- Ikusmen lausoa
- Muki jarioa begian
- Argi minbera
- Malko ugari
- Min arina kliskatzean[3]
- Begian zakarra izatearen sentsazioa
Tratamendua
aldatuBetazalaren higienea (irakindako urez), batzuetan antibio-kortikoterapiaz lagundua 10 egunez. Ez bada sendatzen, bekatxoa kirurgiaz ebaki behar izaten da.