Asta Nielsen
Asta Nielsen (Kopenhage, 1881eko irailaren 11 – 1972ko maiatzaren 25a ) Danimarkako aktorea izan zen 1910 eta 1920 urteetan. Historiako lehen germaniar izarra.[1][2]
Asta Nielsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Asta Sofie Amalie Nielsen |
Jaiotza | Gammel Kongevej (en) , 1881eko irailaren 11 |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Frederiksberg, 1972ko maiatzaren 25a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Vestre Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Urban Gad (en) Gregori Chmara (mul) (1923 - 1930) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Bizitza eta lana
aldatuAsta Nielsen Suedian eta Danimarkan hazi zen. Umetan antzerkiarekin harremanetan jarri zen.
Hasierak antzerkian
aldatuDanimarkako Royal Theatre School-en ikasi zuen eta 1902an Kopenhagen Dagmar Antzokian hasi zen lanean. 1905-1907tik aurrera Suedia eta Norvegian barna ibiltzen zen antzerki konpainia bateko kide izan zen, eta 1908an Det Ny Teater-era (Kopenhageko Antzoki Berria) joan zen. [3]
Zinema mutuan arrakasta
aldatuPeter Urban Gad-ek konbentzitu zuen zinema-antzezpena probatzeko, XX. mendeko lehen hamarkadetan oraindik ere arte forma apaltzat hartzen zena. Afgrunden filmean (The Abyss, 1910), maitasun askearen tentazioek emakume gazteen independentzia ametsak nola zapuztu zitzaketen irudikatu zuen. Nielsenen ijito-dantza erotikoak eta paper horretan erakutsi zuen distira desafiatzaileak erakarri zituzten gizon eta emakumeak.[3] Urban Gad zuzendariarekin batera Alemanian hainbat film ekoizteko kontratua lortu zuen eta 1915era arte luzatu zen lorturiko arrakasta zela eta. 1925ean, Georg Wilhelm Pabst-en Die Freudlose Gasse (Plazeraren mozorropean) filmean parte hartu zuen, Greta Garborekin eta Marlene Dietrichekin batera.[4]
70 film baino gehiago filmatu zituen, horietako batzuk bere produkzio-etxeak eginak. Bere azken filma Unmögliche Liebe izan zen (1932) izan zen.
Gazte, adineko emakume, prostituta eta proletario, emakume eta gizon, espainiar eta inuit gisa jardun zuen, kameraren aurrean naturaltasun bera erakutsiz beti. Bereziki zoriogaiztoko amodioei buruzko filmengatik egin zen famatu, eta bertan, maitasun faltagatik hiltzen edo hiltzen den emakumea irudikatu zuen.[5]
Soinudun zinemarekin gainbehera
aldatuSoinudun zinemaren hedatzearekin lanik ez eta zinematik erretiratu zen. Gobernu naziak bere estudioa Berlinen zuzentzeko aukera eskaini zion, baina berak uko egin zion proposamen horri eta bere herrialdera itzuli zen Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen. Urte batzuk geroago, zinema mutuari buruzko dokumental batzuetan agertu zen, eta berak zuzendu zuen bere bizitzari buruzko beste bat (Asta Nielsen, 1968).[6][7][4]
Filmak
aldatuFilm mutuak
aldatu- 1910: Abgründe ( Afgrunden ), Dänemark - Zuzendaria: Urban Gad
- 1911: Nachtfalter - Zuzendaria: Urban Gad
- 1911: Heißes Blut - Zuzendaria: Urban Gad
- 1911: Ballettänzerin ( Balletdanserinden ), Dänemark - Zuzendaria: August Blom
- 1911: Der fremde Vogel - Zuzendaria: Urban Gad
- 1911: In dem großen Augenblick - Zuzendaria: Urban Gad
- 1911: Der schwarze Traum ( Den Sorte drøm ), Dänemark - Zuzendaria: Urban Gad
- 1912: Die Verräterin - Zuzendaria: Urban Gad
- 1912: Das Mädchen ohne Vaterland - Zuzendaria: Urban Gad
- 1912: Die arme Jenny - Zuzendaria: Urban Gad
- 1912: Der Totentanz (Fragmento, 429 metro) - Zuzendaria eta libretoa: Urban Gad. Weitere Darst.: Oskar Fuchs, Fritz Weidemann, Fred Immler
- 1912: Jugend und Tollheit - Zuzendaria: Urban Gad
- 1912: Wenn die Maske fällt - Zuzendaria: Urban Gad
- 1913: Die Sünden der Väter - Zuzendaria: Urban Gad
- 1913: Die Filmprimadonna - Zuzendaria: Urban Gad
- 1913: The Suffragette (Die Suffragette) - Zuzendaria: Urban Gad
- 1913: S1 - Zuzendaria: Urban Gad
- 1913: Das rosa Pantöffelchen - Zuzendaria: Franz Hofer
- 1914: Engelein - Zuzendaria: Urban Gad
- 1914: Zapatas Bande - Zuzendaria: Urban Gad
- 1914: Die falsche Asta Nielsen - Zuzendaria: Urban Gad
- 1914: Weiße Rosen - Zuzendaria: Urban Gad
- 1915: Vordertreppe - Hintertreppe - Zuzendaria: Urban Gad
- 1916: Das Eskimobaby - Zuzendaria: Walter Schmidthässler
- 1916: Das Liebes-ABC - Zuzendaria: Magnus Stifter
- 1916: Dora Brandes - Zuzendaria: Magnus Stifter
- 1916: Im Lebenswirbel - Zuzendaria: Heinz Schall
- 1916: Die Börsenkönigin - Zuzendaria: Edmund Edel
- 1917: Das Versuchskaninchen - Zuzendaria: Edmund Edel
- 1919: Rausch - Zuzendaria: Ernst Lubitsch
- 1919: Das Ende vom Liede - Zuzendaria: Willy Grunwald
- 1919: Der Fackelträger (Mod lyset) - Zuzendaria: Holger Madsen
- 1920: Der Reigen - Ein Werdegang - Zuzendaria: Richard Oswald
- 1921: Hamlet - Zuzendaria: Svend Gade
- 1921: Irrende Seelen / Sklaven der Sinne - Zuzendaria: Carl Froelich
- 1921: Fräulein Julie - Zuzendaria: Felix Basch
- 1921: Die Geliebte Roswolskys - Zuzendaria: Felix Basch
- 1922: Vanina - Die Galgenhochzeit - Zuzendaria: Arthur von Gerlach
- 1922: Der Absturz - Zuzendaria: Ludwig Wolff
- 1923: Erdgeist - Zuzendaria: Leopold Jessner
- 1924: Lebende Buddhas - Zuzendaria: Paul Wegener
- 1924: INRI - Zuzendaria: Robert Wiene
- 1925: Die freudlose Gasse - Zuzendaria: Georg Wilhelm Pabst
- 1926: Laster der Menschheit - Zuzendaria: Rudolf Meinert
- 1927: Dirnentragödie - Zuzendaria: Bruno Rahn
- 1927: Gehetzte Frauen - Zuzendaria: Richard Oswald
- 1927: Kleinstadtsünder - Zuzendaria: Bruno Rahn
- 1927: Das gefährliche Alter - Zuzendaria: Eugen Illés
Film soinudunak
aldatu- 1932: The Impossible Love - Zuzendaria: Erich Waschneck
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Asta Nielsen» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asta Nielsen - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-07 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b (Ingelesez) «Asta Nielsen (1881-1972)» nordics.info (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b «Biografia de Asta Nielsen» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Asta Nielsen» www.uv.es (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asta Nielsen. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Nielsen, Asta. (1968-07-12). Asta Nielsen. Laterna Film (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
Bibliografia
aldatu- Asta Nielsen: Die schweigende Muse - Lebenserinnerungen, Hanser, Carl GmbH + Co., ISBN 3-446-12420-9 .
- Hans Schifferle: Magie des Körpers. "Totentanz" mit Asta Nielsen (1912) hemen: Peter Buchka, Hg.: Deutsche Augenblicke. Eine Bilderfolge zu einer Typologie des Films (Reihe: Off-Texte 1) Belleville, München 1996 ISBN 3-923646-49-6 ( zuerst : SZ 1995) S. 10f. (S. 11 eta als Coverbild: Nielsen in diesem Film)
- Roman Gubern. Zinemaren historia . Bartzelona: Anagrama, 2016 (1. arg. 1969), orr. 78-79. ISBN 978-84-339-7799-1 .