Anier García
Anier García (Santiago de Cuba, 1976ko martxoaren 9a ) 110 metroko hesi-lasterketan espezializatutako kubatar atleta da.
Anier García | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Santiago, 1976ko martxoaren 9a (48 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Santiago Antúnez (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 79 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 189 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuOso gaztetatik nabarmendu zen 1995eko Gazte Joko Panamerikarrak irabaziz. Hurrengo urtean Atlantako Olinpiar Jokoetan parte hartzen du, eta final-laurdenetan kanporatua da.
1997an, Anier nazioarteko eszenan sartu zen Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 60 metroko hesi-lasterketa irabazita Parisen. Zoritxarrez, Atenasko Aire Libreko Munduko Txapelketan lesio batekin hanka batean lehiatu zuen, baina finalerdietaraino iritsi zen.
1999an Winnipegeko Panamerikar Jokoak irabazi zituen. Bere garaipenik nabarmenena 2000ko Sydneyko txapeldun olinpikoa izan zen, Terrence Trammell erraz garaituz 0,16 segundoko aldearekin.
Garciak zilarrezko domina irabazi zuen 2001eko Aire Libreko Munduko Txapelketan eta Brontzezkoa urte bereko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan eta 2003ko Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketan. Ezin izan zuen 2003ko Aire Libreko Munduko Txapelketan lehiatu, lesio baten ondorioz, baina 2004ko Atenasko Olinpiadetan brontzezko domina lortu zuen.
Bere entrenatzailea Santiago Antúnez izan zen beti.
Markarik onena
aldatu110 m-ko hesi-lasterketa - 13.00 s ( Sydney, Australia, 2000ko irailaren 25a )
Garaipen-zerrenda
aldatu- Urrea (Sydney 2000) 110 m-ko hesi-lasterketa
- Brontzea (Atenas 2004) 110 m-ko hesi-lasterketa
Munduko Txapelketak
aldatu- Zilarra (Sevilla 1999) 110 m-ko hesi-lasterketa
- Zilarra (Edmonton 2001) 110 m-ko hesi-lasterketa
Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa
aldatu- Urrea (Paris 1997) 60 m-ko hesi-lasterketa
- Zilarra (Lisboa 2001) 60 m-ko hesi-lasterketa
- Zilarra (Birmingham 2003) 60 m-ko hesi-lasterketa