Jean-Andoche Junot (Bussy-le-Grand, Burgundia, 1771ko irailaren 24a - Montbard, 1813ko uztailaren 29a) Frantziako Iraultzako eta Napoleondar gerretan aritu zen frantziar jenerala izan zen.

Andoche Junot

Bizitza
JaiotzaBussy-le-Grand1771ko irailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontbard1813ko uztailaren 29a (41 urte)
Hobiratze lekuaMontbard
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Laure Junot, Duchess of Abrantès (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantses Armada Iraultzailea
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Biografia

aldatu

Napoleonen ondorengo jeneral nagusietakoa eta Abrantesko dukea izan zen. Egiptoko ekinaldian Napoleonekin ibili zen. Ondoren, Parisko gobernaria (1804) eta Portugalgo frantses armadako buruzagi nagusia izan zen (1806-1808). Abrantesko Gudua irabazi zuen Portugalen, ingeles ostearen aurka (1807), eta Lisboako hirian sartu zen ondoren. Ingelesak nagusitu zitzaizkion Vimeiroko Guduan, eta kapitulazioa izenpetu behar izan zuen Sintran (1808ko abuztua). Espainian eta Errusian egon zen ondoren. Iliriako Probintzietako gobernaria zen burua galdu eta erretiratu zutenean (1813). Bere buruaz beste eginda hil zen urte berean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andoche Junot