All of Us Strangers
All of Us Strangers 2023ko fantasiazko film bat da, Andrew Haigh ingeles zinema zuzendariarena. Taichi Yamada japoniar idazleak 1987an idatzitako Ijintachi to no natsu eleberrian oinarrituta dago.
All of Us Strangers | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | All of Us Strangers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Strangers (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Andrew Haigh (en) |
Gidoigilea(k) | Andrew Haigh (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Graham Broadbent (en) Peter Czernin (en) |
Konpainia ekoizlea | Film4 Productions (en) Blueprint Pictures (en) |
Edizioa | Jonathan Alberts (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Emilie Levienaise-Farrouch (en) |
Argazki-zuzendaria | Jamie Ramsay (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | International Cinephile Society Award for Best Actor (en) 21st International Cinephile Society Awards (en) International Cinephile Society Award for Best Supporting Actor (en) 21st International Cinephile Society Awards (en) International Cinephile Society Award for Best Ensemble (en) 21st International Cinephile Society Awards (en) |
Nominazioak | |
|
Sinopsia
aldatuAdam gidoilaria da. 12 urte zituela, bere gurasoek kotxe istripu bat izan zuten, eta hil egin ziren. Adam haiekin zuen harremanari buruzko gidoi bat idazten ari da, baina zaila egiten ari zaio. Egunak telebistari begira, sofan etzanda eta txikitako argazkiak begiratzen igarotzen ditu. Bakarrik bizi da, Londresko eraikin altu bateko apartamentu batean. Eraikin osoan soilik bera eta bere bizilagun Harry bizi dira. Gau batean, Harryk Adamen atea joko du, eta bakarrik sentitzen diren bi gizon hauen artean harreman bat hasiko da. Aldi berean, gidoilariak bere gurasoen etxea zegoen Londresko aldirietako auzora joatea erabakiko du, eta, bere ezusterako, ama eta aita azkenekoz ikusi zituen bezala topatuko ditu; hil zirenean zuten adin bera dute, eta haien janzkerak zein etxeak berak ere 1980ko hamarkadan gelditu direla adierazten dute.[1]
Aktoreak
aldatu- Andrew Scott: Adam
- Paul Mescal: Harry
- Jamie Bell: Adamen aita
- Claire Foy: Adamen ama
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Eraikitzen gaituzten zauriak» Berria 2024-2-14 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |