Adengo golkoa
Adengo golkoa[1] (arabieraz: خليج عدن, Ḫalīǧ ʻAdan; somalieraz: Gacanka Cadmeed) Indiako ozeanoaren ipar-mendebaldeko golkoa da, Omango itsasoa, Yemen eta Somaliaren artean. Ipar-mendebaldean, Bab el-Mandeb itsasartearen bitartez lotzen da Itsaso Gorriarekin. 900 km luze eta 250 km zabal da, gutxi gorabehera.
Adengo golkoa | |
---|---|
Ozeanoa | Indiako ozeanoa |
Kontinentea | Afrika eta Asia |
Koordenatuak | 12°N 48°E / 12°N 48°E |
Luzera | 900 km |
Zabalera | 250 km |
Sakonera | batez bestekoa: 500 m handiena: 2.700 m |
Igarobide garrantzitsua da Persiar golkotik datorren petrolioarentzako eta, beraz, munta handikoa munduko ekonomiarentzat[2]. Aden Yemenen, Djibuti hiria Djibutin, Zeila eta Berbera Somalilandian eta Bosaso Somalian dira portu nagusiak. Gaur egun piratak dauden munduko leku bakarrenetarikoa da, eta arriskutsua da bertatik igarotzea.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Earth from Space: The Gulf of Aden – the gateway to Persian oil. in: European Space Agency, 2005-03-01. esa.int (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).