Abu Simbel
Abu Simbel[1] (arabieraz أبو سنبل edo أبو سمبل) Ramses II.a faraoiak eraikitzea agindutako harkaitzean zulatutako bi tenpluk osatzen duten multzoa da. Abu Simbelgo tenplu nagusia, Egipto guztiko hobekien kontserbatua dagoenetako bat da. Herrialdearen hegoaldean dago, Aswandik hirurehun kilometro ingurura, bere jatorrizko kokapenetik gertu.
Abu Simbel | |
---|---|
أبو سمبل 𓉐𓏤𓏤 𓍹𓌸𓁩𓁛𓄟𓋴𓌸𓍺 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nubian Monuments from Abu Simbel to Philae | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Aswan Governorate |
Koordenatuak | 22°20′13″N 31°37′32″E / 22.3369°N 31.6256°E |
Historia eta erabilera | |
Structure relocation | 1963 - 1968 |
Komisarioa | Ramses II.a |
Arkitektura | |
Azalera | 41,7 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 88-001 |
Eskualdea[I] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Abu Simbelgo tenpluak[2] Nubiako eta Aswango Aire Libreko Museoaren zati dira. UNESCOk, 1979an, museo hori gizateriaren ondare izendatu zuen, Abu Simbelgo eta Filaeko nubiar monumentuak izenarekin.
Historia
aldatuTenplua, Ramses II.aren beraren gurtzara eskainia dago (faraoiak, jainkotzat hartuak ziren), baita Antzinako Egiptoko jainko handiak diren Ra, Amon eta Ptahren gurtzara ere. Hiru jainko hauek, euren hiriburuak zituzten, eta, Antzinako Egiptoren historian zehar, oso gurtuak izan ziren. Ra, Heliopoliseko Eneadaren buru zen, Amon, Tebaseko hirukoaren buru, eta Ptah, Menfiseko artisau handia. Hiru hauen ondoan, Ramses II.a irudikatzen da, Egiptoko laugarren jainko handia bezala.
Egiptoko XIX. dinastia, Egiptoren eragina berreskuratzen saiatu zen atzerrian, Egiptoko XVIII. dinastiako Akenaton faraoiaren erregealdian gertatutako gatazka eta iskanbila erlijioso (Atonen gurtza bultzatu zen Amonen kaltetan) eta politikoen ondoren galdua.
Ramses II.ak, Seti I.aren semea zena, iparraldeko eta hegoaldeko etsaien aurka borrokatu zuen. Baina, bere gudurik garrantzitsuena, Qadeshko gudua izan zen, Kanaanen, asiar hititen aurka. Gudu hau, bi herrialdeen arteko bake hitzarmen batekin amaitu zen, Ramses, Abu Simbelgo harresietan eta beste egiptoar tenplu batzuetan, gudua irabazi izanaz harraotzen zen arren, errege hititak, bere herrialdeko tenpluetan beste horrenbeste egiten zuen bitartean.
Eraikuntza
aldatuTenplua, K. a. 1284an eraikitzen hasi zen, eta hogei urteren ondoren, K. a. 1264an, amaitu zen. Ramses II.aren erregealdi luzean Nubian eraiki ziren harkaitzean eraiki edo zulatutako sei tenpluetako bat da. Tenpluaren nahia, hegoaldeko biztanleak txunditzea zen, eta egiptoar erlijioaren eragina sendotzea eskualdean.
Berraurkikuntza
aldatuDenboraren igaroaz, tenplua, utzia, hareaz betetzen hasi zen. K. a. VI. mende inguruan, hareak, tenplu nagusiko estatuak estaltzen zituen euren belaunetaraino. Abu Simbel ahaztua geratu zen 1813an Johann Ludwig Burckhardt suitzarrak bisitatu zuen arte.
Burckhardtek, bere aurkikuntza, Giovanni Battista Belzoni italiarrari aipatu zion, inguru hartara bidaiatu zuena, baina ez zen tenplura sartzea ahalbidetuko zuen sarrera bat zulatzeko gai izan. Belzoni 1817an itzuli zen, eta, oraingoan, arrakasta izan zuen, sartzea lortu zuen, eta garraiatu ahal izan zituen baliozko objektu guztiak eraman zituen.
Birkokapena
aldatuNasser lakua sortzeko Asuango presa eraiki behar izanaren eta honek ekarriko zuen Niloren mailaren hazkuntzaren ondorioz, zenbait tenplu birkokatu behar izan ziren, hauek barne, ibaiaren ertzean aurkitzen ziren eta. Nazioarteko talde garrantzitsu bat, tenplu guztia bloke handitan zatitzeaz eta toki seguru batean berriz muntatzeaz arduratu zen, puzzle erraldoi bat bailitzan.
1959an, Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko funts bilketa abian jarri zen, Asuango presaren eraikuntzaren ondorioz, horietakoren batzuk urpean desagertzeko arriskuan baitzeuden. Herrialde parte-hartzaileak, nubiar tenplu txiki batzuekin sarituak izan ziren.
Abu Simbelgo tenpluen salbamendua, 1964an hasi zen, eta 36 milioi dolarreko kostua izan zuen. 1964 eta 1968 bitartean, tenpluak desegin egin ziren, 65 metro garaiagoa zen eta 200 metro urrutiago zegoen gertuko toki batean berriz eraikiak izateko.
Egitasmo hau guztia gorabehera, tenpluak, kaltetua izaten jarraitzen du, Nasser lakuko uren iragazketak eragindako higaduraren ondorioz.
Tenpluak
aldatuMultzoa, bi tenpluz osatua dago. Nagusia, Ra, Ptah eta Amon jainkoei eskainia. Fatxadako harkaitzean. Ramses II.a faraoia irudikatzen duten lau estatua erraldoi zizelkatu ziren. Tenplu txikia, Hathor jainkosari eskainia da, Nefertarik, Ramsesen emazteak pertsonifikatzen duena.
Abu Simbelgo tenplu nagusia, Ramses II.aren erregealdian eraikitako guztien artean ederrenetakotzat eta Egipto osoko ederrenetakotzat hartzen da.
Tenpluaren fatxadak, 33 metroko altuera eta 38 metroko zabalera du, eta lau estatu eseriek zaintzen dute, horietako bakoitzak 20 metro inguruko altuera duelarik eta zuzenean harkaitzean zizelkatuak daudenak. Estatua guztiek irudikatzen dute Ramses II.a, tronu batean eseria Goi eta Behe Egiptoko koroa bikoitzarekin. Sarreraren ezkerrean dagoen estatua, lurrikara baten ondorioz kaltetu eta apurtu zen.
Tamaina txikiagoko estatua ugari ere ikus daitezke lau estatua nagusien oinean; faraoiaren familiako kide ezberdinak irudikatzen dituzte, bere ama, bere emaztea eta bere seme-alabetako batzuk kasu.
Tenpluaren barnealdeak, Antzinako Egiptoko tenplu gehienen antzerako banaketa du, tamaina txikiagoko gelekin santutegira hurbiltzen goazen heinean.
Lehen gelak jainko mailara igotako Ramsesen zortzi estatua ditu, Osirisen forma hartuz. Estatua hauek, zutabeetara itsatsiak daude. Hormetan, Egiptok, Libian, Sirian eta Nubian lortutako garaipenen eszenak irudikatzen dituzten grabatuak ikus daitezke.
Santutegiak, Ra, Ptah eta Amon jainkoen eta Ramsesen estatua bana ditu, guztiak eseritako posizioan. Tenplua, otsailak 20an eta urriak 20an, eguzki izpiak, tenpluaren hondoan dagoen santutegiraino sartzeko moduan eraikia dago, eta Amon, Ra eta Ramsesen aurpegiak argiztatzen dituzte, soilik Ptahren aurpegia geratzen delarik ilunetan, iluntasunaren jainkotzat hartzen baitzen. Uste denez, data hauek erregearen urtebetze eta bere koroaketa-egunei dagozkie, hau hala dela frogatzen duen daturik ez dagoen arren. Tenplua lekualdatu zenetik, eguzki fenomenoa, jatorrizko data baino bi egun beranduago gertatzen da.
Abu Simbelgo tenplu txikia, nagusitik iparraldera dago. Hau ere harkaitzean zulatua da, eta Hathorri eskainia dago, maitasunaren eta edertasunaren jainkosa zena, baita faraoiaren emazterik gogokoena zen Nefertariri ere. Fatxada sei estatuarekin apaindua dago eta horietatik lauk Ramses II.a irudikatzen dute, beste biek Nefertari irudikatzen duten bitartean. Sei estatuak tamaina berekoak dira, oso ez-ohikoa dena, faraoia irudikatzen zuten estatuak, ohi, tamaina handiagokoak izaten baitziren. Sarrerak erdian sei zutabe dituen gela batera darama, Hathor jainkosaren buruarekin apaindutako kapitelekin zizelkatuak.
Ekialdeko gelak Ramses eta bere emaztea jainkoei sakrifizioak eskaintzen erakusten duten eszena batzuk ditu. Gela honen ondoren antzeko eszenak erakusten dituen beste bat dago eta tenpluaren hondoan Hathor jainkosaren estatua bat duen santutegia dago.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Abu Simbel tenpluen planoa
- (Gaztelaniaz):Abu Simbeli buruzko bideoa.