Artikulu hau Aitor Armentia López de Ipiñari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Aitor Armentia López de Ipiña (Gasteiz, 2001) UDDA izen artistikoaz ezagunagoa, Euskal Herriko abeslaria eta musikagilea da. Bere musika generoa Pop estiloaren barruan sartzen da, nahiz eta bere abestietan beste adar batzuk; rock, indie,... jotzen dituen.

UDDA

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 2001 (22/23 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
uddamusic.wixsite.com…

Ibilbidea

aldatu

2021an kaleratu zituen bere lehenengo kantak, Florecer eta Time Flies, eta ondoren, bere lehen diska kaleratu zuen, En las Nubes[1], Ihana Iriondok ekoiztutakoa[2]. Diska honetako abesti guztiak UDDAk idatzi zituen, eta hainbat kolaborazio egon ziren bertan: Imanol G. Barrerira (gitarra elektrikoa), Alba Rodríguez (tronpeta), Lorazesugar (biolina) eta Erlantz Erezuma (baxua).

2021ko Gaztea Maketa Lehiaketan irabazi zuen ''Entzuleen Saria'', Ura edo Sua abestiarekin. Lehiaketaren finala Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen, eta bertan jo zuen UDDAk Silitia, Mirua eta Sara Azurzarekin batera[3].

Diskografia

aldatu
  • En las Nubes (2021, autoekoizpena).

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Barco, Pilar. (2022-12-16). «Udda, música para sentirse ‘En las nubes’» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  2. Gurrutxaga, Iker. (2022-01-22). ««Askotan emakumeak ahaztu egiten ditugu erreferentziak aipatzean eta musikaz hitz egitean»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  3. «Silitiak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa» EITB 2021-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).

Kanpo estekak

aldatu