Suge-ziza teilakolore
Suge-ziza teilakolorea (Hypholoma sublateritium) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa eta arriskutsua da, baina oso ondo eginda toxinak desaktiba daitezke.
Suge-ziza teilakolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hypholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hypholoma lateritium P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, erdian gorri-adreilu kolorea izaten du eta hori-gorrixka ertzerantz. mamitsua, globo itxurakoa, ganbila, gero hemisferikoa. Azala leuna, lehorra, felpaduna, ertza ildaskatu gabea eta soberakinarekin.
Orriak: Oso estu, Itsatsiak, hasieran buztin kolore zurbilekoak, ondoren beltz-purpurakoak.
Hanka: Sendoa, haritsu samarra eta lehorra, horia goian eta arre-gorrixka gainerakoan, goialdean gortina horixka iheskor bat du, eta, esporak heltzen direnean, ia beltz bihur daiteke.
Haragia: Buztin zurbil kolorekoa, usain berezirik gabea eta zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Sublateritium epitetoa berriz latinetik dator, adreilu kolorekoa esan nahi duen "sublateritium" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.
Toxikotasuna
aldatuPozoitze hilgarriak eragin ditu.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHypholoma fasciculare, Hypholoma capnoides eta Hypholoma epixanthum delakoekin
Oharra: Hypholoma sublateritium espeziaren permagna aldaerak, dimentsio handiak har ditzake.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, ale askoko taldetan, hostozabalen motzondoetan eta baso mistoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Costa Rica, Txile, Argentina, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Europa, Errusia, Georgia eta Turkia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 403 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 344 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..