Smial, Tolkienen legendarium ospetsutik ateratako hitz hobbit bat da, hauek erabiltzen dituzten etxebizitzak izendatzen dituena eta muinoetan eta antzeko tokietan zulatuak egoteagatik eta horma biribilak eta tunel ugari izateagatik bereizten direnak. Hobbitek, soilik hobbit zuloak ere deitzen dituzte.

Hobbitonen zegoen Zorrozabaleneko smiala, bere garaiko luxuzkoenetako bat.

Historia

aldatu

Hobbiten historia, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1150. urtean gertatutako euren irteeraren aurretik askorik ezagutzen ez denez, ez dago zehatz esaterik noiz sortu zen etxebizitza mota hau lehen aldiz. Hala ere, iletsuek, hobbitak irteera horretan banatu ziren adarretako bat eta mendebalderantz joan zen lehena, "tuneletan eta kobazuloetan bizitzeko antzinako ohitura" mantentzen zutela ezagutzen da, eta eurek uste zutela, antzinatik "lurrazpiko kobazuloetan" bizi izan zirela, denboraren igaroan, beste etxebizitza mota batzuk egin behar izan bazituzten ere. Beste alde batetik, hobbit hitzaren etimologia, hain zuzen ere, "zulo zulatzailea" izatea dela jakiteak, smialetan bizitzeko ohitura oso antzinakoa dela ere pentsarazten du.

Edozein kasutan, hobbiten kobazulo hauen existentziari buruzko erreferentziarik antzinakoena, dirudienez, Gandalfek, Gollumi buruz, Frodo Zorrozabali kontatzen dionean dago, eta, non Gollumen amonak, "familiatik eta kobazulotik bota zuela" ziurtatzen den, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2463. urtean data daitekeena, ia ziur, irteeran zehar emigratu ez zuten hobbitak izango zirenez, eta, emigratu zutenekin harremana galdu zenez, Gandalfek dioen kobazuloak, jada oso aurretik erabiltzen ziren eraikuntza metodoz eraikitakoa zela uste daiteke. Honek, smialen existentzia, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1150. urtea baino lehenago datatzera eraman gintzake.

Bilbo Zorrozabalen garaian, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941. urtean, soilik aberatsenek edo pobreenek jarraitzen zuten smial primitiboetan bizitzen. Ordurako, ia leihorik gabeko eta erosotasun urriko zulo soilak baino ez ziren pobreenen eta aberats eta luxuzkoenen artean bana zitezkeen.

Zulaketa hauetarako lur egokia, ez zen edonon aurkitzen. Toki menditsuak izan behar zuten, eta, beraz, lautadan, hobbitek beste etxebizitza mota batzuk erabili behar izan zituzten.

Smial baten itxura

aldatu

Beharbada, smial baten deskribapenik grafikoena, luxuzkoenei dagokienez behintzat, Tolkienek, Hobbita izeneko bere eleberrian ematen duena da.

« "Ate biribil bat zuen, perfektua, idi-begi batekin, berdez margotua, brontzezko eskutoki urreztatu eta dizdiratsu batekin erdian. Atea, harreragela zilindriko batetara irekitzen zen, tunel baten antzerakoa: oso tunel eroso bat, kerik gabea, zurez estalitako hormez eta zoru lauzatu eta alfonbratuz, berniztutako aulkiekin eta kapela eta berokientzako esekidura mordoa eta mordoarekin. Tunela, sigi-sagaka hedatzen zen, eta nahiko sartzen zen, baina ez zuzenean, muinoko magalean, eta atetxo biribil ugari irekitzen ziren bertan. Hobbitarentzako eskailerak igotzea ezta pentsatu ere!: logelak, bainugelak, upategiak, jakitokiak (mordoa), armairuak (arroparentzako gela osoak), sukaldeak, jangelak, solairu berean aurkitzen ziren, eta, izatez, pasabide berean. Gelarik hoberenak, guztiak ate nagusiaren ezkerraldean aurkitzen ziren, leihoak zituzten bakarrak baitziren, leiho biribilak, sakonki zulatuak, lorategira eta haratagoko larretara begiratzen zutenak, ibaira bidean. »
Hobbita, 11-12 orrialdeak.

Etxeen eraikuntzak ere, smialak imitatzeko joera zuen, eta, ondorioz, pixkat kakotutako hormazkoak eta ate eta leiho biribilekoak egiten ziren.

Gaur egun existitzen diren Tolkienen lana sustatzeko elkarteetako askotan, smial, elkarte bakoitzaren delegazioetako bakoitzari deritzo. Orokorrean, hitza, Erdialdeko Lurraldeko herri, toki edo kokapen baten izenarekin laguntzen da, Iruñako Gondolin Smiala, Argentinako Parana herriko Minas Morguleko Smiala edo Kolonbiako Pereira eta Espainiako Zaragozako Isengardeko Smiala kasu.

Kanpo estekak

aldatu