Portadown
Portadown (eskozieraz Portadoun; irlanderaz Port an Dúnáin) Ipar Irlandako Armagheko konderrian dagoen merkatal udalerria da, bertan asteroko azoka ospatzen delarik. Bere biztanlegoa 22.000 pertsona inguruan dago, hauetatik bi heren unionistak eta heren bat nazionalista delarik. Konderriaren iparraldean kokatua dago, Bann ibaian eta Craigavon Boroughko kontseiluaren zati da. Belfastetik 37 kilometro hego-mendebaldera dago kokaturik.
Portadown Portadoun Port an Dúnáin | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Armagheko konderria |
Izen ofiziala | Portadown |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°25′16″N 6°27′29″W / 54.421°N 6.458°W |
Azalera | San Mark eliza. km² |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko ( eragilea bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.portadowntown.com www.portadowntown.com |
Etimologia
aldatuIrlanderazko Port an Dúnáin izenak "Gotorleku txikiaren kaia" esan nahi du.
Historia
aldatuXIII mendetik aurrera O'Neill klanetik banaturiko Mac Cana familiak agindu zuen bertan. 1594 eta 1603 artean ingelesen aurka gogor borrokatu ziren beren gotorlekutik baina galdu egin zuten eta ingeles zaldunak jabetu ziren lur hauetaz. 1610an William Powelli eman zitzaizkion inguruko lurrak. Hurrengo urtean Richard Rolleston erreberendoari saldu zizkion eta honek bitan banatu eta Richard Cope eta Michael Obinsi eman zion zati bana. Obinsek dorretxe bat eraiki zuen eta hogei kolono ezarri zituen inguruan alokairuan. 1631ean Obinsek merkatua egiteko eskubidea lortu zuen, bai eta Bann ibaia zeharkatzeko zubia altxatzearena ere.
1641ean O'Neill eta Mac Canaren irlandar matxinoak Obinsen gazteluaz jabetu ziren eta 100-300 kolono ingeles exekutatu zituzten. "Portadowneko sarraskia" izenaz ezagutzen den gertaera honek Oliver Cromwellen gudalosteek mendeku ekintzak justifikatzeko erabili zuten.
Anthony Obinsek 1741ean bultzatuta Newry ubidea ireki zen Newry eta Portadownen artean eta honek industrializazioa ekarri zuen herrira. 1762an liho merkatua ireki zen eta hau bihurtu zen jarduera ekonomiko garrantzitsuena.
Bitxikeria bezala aipatu behar da Bigarren Mundu Gerra garaian alemaniar soldaduentzako presondegia izan zela Portadownen. Presodegiko zaintzaileak galestarrak izan ziren.
Kirolak
aldatuPortadown F.C. futbol taldeak Ipar Irlandako lau liga eta hiru kopa irabazi ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Markos eliza protestantea (1826)
- San Joan Bataiatzailea eliza katolikoa (1783)
Kanpo estekak
aldatu