Poli(azido laktiko)a edo polilaktida polimero termoplastikoa da, [–C(CH3)HC(=O)O–]n formula duena.

Poli(azido laktiko)
Konposizioakarbono, oxigeno eta hidrogeno
MotaPoliester, organic polymer (en) Itzuli eta Homopolimero
Arriskuak
NFPA 704
1
0
0
Identifikatzaileak
CAS zenbakia26100-51-6
Gmelin53407

Sintesia

aldatu

Monomeroa artotik, maniokatik, azukre-kanaberatik edo azukre-erremolatxatik hartziduraz lortutako almidoitik abiatuz prestatzen da.

Monomeroa azido laktikoa zein laktida izan daiteke. Azido laktikoaren kasuan etapa-polimerizazioa zuzenean hasten da, baina laktidatik abiatuz gero lehen lehenik monomeroaren eraztuna ireki egin behar da[1].

 
Poli(azido laktiko)a azido laktikotik zein laktidatik abiatuz sintetiza daiteke

Erabilera

aldatu

Azken urteotan asko zabaldu da poli(azido laktiko)aren erabilera komertziala. 2021ean bioplastiko guztien artean kontsumorik handiena izan zuen[2]. Alabaina, oso urrun dago ohiko polimeroen erabilera bolumenetatik.

Egungo erabilerarik ohikoena 3D inprimaketaren alorra da, besteak beste urtze-puntu baxuko polimero sendoa da eta bero-erresistentzia handia suberotzea pairatu ondoren.

Poli(azido laktiko)a degradatzean guztiz inokua den azido laktikoa ematen du eta ondorioz kirurgian baliatzen da inplanteak ainguraz, torlojoz edo klipez hornitzeko[3].

Erabilera bakarreko plater, goilara, laban eta bestelako elementu biodegaradagarriak egiteko ere baliatzen da, baldintza egokietan poli(azido laktiko)a biodegrada baitaiteke[4]. Dena dela, biodegradagarritasuna ez da inguru naturaletan errez gertatzen. 2023an argitartutako ikerketa baten arabera poli(azido laktiko)a ez da itsasoan degradatzen 428 egun pasata ere[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Södergård, Anders; Stolt, Mikael. (2010-09-15). Auras, Rafael ed. «Industrial Production of High Molecular Weight Poly(Lactic Acid)» Poly(Lactic Acid) (John Wiley & Sons, Inc.): 27–41.  doi:10.1002/9780470649848.ch3. ISBN 978-0-470-64984-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  2. (Ingelesez) «Bioplastics Market Report: Industry Analysis, Forecast 2032» Ceresana Market Research (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  3. Auras, Rafael, ed. (2010-09-24). Poly(Lactic Acid): Synthesis, Structures, Properties, Processing, and Applications. John Wiley & Sons, Inc.  doi:10.1002/9780470649848. ISBN 978-0-470-64984-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  4. (Ingelesez) Martin, O; Avérous, L. (2001-06-01). «Poly(lactic acid): plasticization and properties of biodegradable multiphase systems» Polymer 42 (14): 6209–6219.  doi:10.1016/S0032-3861(01)00086-6. ISSN 0032-3861. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  5. RoyerI, Sarah-Jeanne,Greco; Francesco; Kogler, Michaela & Deheyn,, Dimitri D.. (2023). Not so biodegradable: Polylactic acid and cellulose/plastic blend textiles lack fast biodegradation in marine waters. Plos One.

Kanpo estekak

aldatu