Nazioarteko Aire Garraio Erakundea
Nazioarteko Aire Garraioko Elkartea (IATA) (ingelesez International Air Transport Association) elkarte pribatu bat da, eta bertako kide dira munduko aire-konpainia gehienak; egoitza nagusia Montrealen du. Elkarteko kideek (1995ean berrehundik gora) nazioarteko lotura erregularren %95 baino gehiago ziurtatzen dute. Garraiatzaileek 1,25 mila milioi aire-bidaiatik gora egiten dituzte urtean bidaiariekin, eta 20 milioi tonako karga garraiatzen dute airez.
Nazioarteko Aire Garraio Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | International Air Transport Association eta Association du transport aérien international |
Izen laburra | IATA eta יאטא |
Mota | trade association (en) |
Jarduera sektorea | business and professional associations, unions (en) |
Herrialdea | Herbehereak |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Willie Walsh (en) |
Zuzendaritza-taldea | William Hildred (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1945eko apirilaren 19a |
webgune ofiziala |
Aireko konpainiak, sortu zirenetik bertatik, ohartu ziren beharrezkoa zela nazioarteko erakunde batek estatuek sortutako erakundeen jarduerak osatzea. Horrela, 1919an, Europako sei konpainiek International Air Traffic Association taldea sortu zuten Hagan. Talde haren helburua zen garraioa prestatzea eta antolatzea, guztien aurreramendua ekarriko zuen lankidetza lortzeko xedeaz. Munduko bi Gerren bitarteko aldian antolatu zen elkartea, eta berehala frogatu zen bere eraginkortasuna (elkarteko kideen arteko harremanei dagokionez, biltzar orokorretako lana prestatzeko batzorde bereziak sortu eta garraio- eta tarifa-alorreko araudiak ezarri ziren).
Historia
aldatuIATAren lanak hiru jarduera nagusi hartzen ditu bere baitan: ordutegiak osatzea eta koordinatzea; garraio-txartelak bateratzea; tarifei eta garraio-baldintzei buruzko hitzarmenak lortzea. Chicagoko Konferentziaren ondoren (1944), International Air Traffic Associationeko idazkariak eta Air Transport Association of America (ATA) erakundeko presidenteak Konferentzia hartako lanetan parte hartu zuten herrialdeetako aire-garraiatzaileak bildu zituzten Habanan; 1945ean International Air Transport Association elkarte bezala antolatu zen.
Helburuak
aldatuIATAren helburuak dira, alde batetik, aireko garraio seguru, erregular eta ekonomikoak indartzea, eta bestetik, aire-garraioko konpainiei sortzen zaizkien arazoak konpontzeko aukera ematea. IATAren barruko antolamendua hau da: biltzar orokor bat, urtero biltzen dena presidentea hautatzeko, eta batzorde betearazle bat, kudeaketa zuzentzen duena eta batzorde iraunkorren betebeharrak zehazten dituena. 1968an IATAko kudeaketa-batzorde asko Genevara aldatu ziren. IATAko lanak lantaldeetan eta batzordeetan egiten dira, eta talde horietan gai jakinen azterketarako adituak biltzen dira. Talde eta batzorde horien gainetik, aireko konferentzietan adituak eta konpainietako zuzendariak biltzen dira. IATAk lan handia egiten du ibilbide beraren gaineko tarifak bateratzen, maiztasunak eta ordutegik egokitzen, bidaia-agentziak antolatzen, estatuen arteko aireko garraioak eragiten dituen trabak arintzen, eta ahal dela, ezabatzen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.