Mindhunters
Mindhunters, euskaraz Gogo Ehiztariak), 2004ko Renny Harlin finlandiarrak zuzendutako slasher thriller film bat da. Kathryn Morris, LL Cool J, Jonny Lee Miller, Patricia Velásquez, Clifton Collins Jr., Christian Slater eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zuten. Agatha Christie ingeles idazlearen Eta ez zen alerik ere geratu eleberrian oinarritua dago.
Mindhunters | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Mindhunters |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Herbehereak eta Finlandia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller film (en) , beldurrezko zinema, Slasherra, thrillerra eta ekintza-filma |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Renny Harlin |
Gidoigilea(k) | Wayne Kramer Ehren Kruger (en) Kevin Brodbin (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Akiva Goldsman Rebecca Spikings-Goldsman Bob Weinstein Harvey Weinstein |
Konpainia ekoizlea | Dimension Films (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles Wood |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tuomas Kantelinen |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ipar Carolina |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
Argumentua
aldatuFBIak profil psikologikodun unitateko agenteen entrenamendu porograma bat du, pertsona hauek Gogo Ehiztariak izendapena jasotzen dute. Programa honen helburua serieko hitzaileen aztarnak jarraitzea da. Agente hauetako talde bat beren heziketa ikastaro gogorra amaitzear da, eta proba bat burutzeke bakarrik gelditzen zaie: uharte abandonatu batean fikziozko krimen bat argitzea, baina haietako inorrek ez dakiena beren artean serieko hiltzaile bat dagoela da, hilketa metodo modernoetan entrenatua eta beraiek baina azkarrago pentsatzen ohitua. Piskanaka, eta metodikoki, hiltzaileak taldeko agenteak banan-banan erailez joango da, Hilketak burutzen diren heinean, agenteak bata bestearekiko mesfidantza erakusten hasiko dira, honela guztiak susmopean eta arriskupean egonez.
Aktoreak
aldatu- Kathryn Morris: Sara Moore
- LL Cool J: Gabe Jensen
- Jonny Lee Miller: Lucas Harper
- Patricia Velásquez: Nicole Willis
- Clifton Collins Jr.: Vince Sherman
- Eion Bailey: Bobby Whitman
- Will Kemp: Rafe Perry
- Val Kilmer: Jake Harris, FBIko agentea
- Christian Slater: J.D. Reston
- Trevor White: Erasotzailea
- Cassandra Bell: Jen
- Jasmine Sendar: Jenen laguna
- Anthonie Kamerling: Tabernako 1. gizona
- Daniël Boissevain: Tabernako 2. gizona
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)